Windows XPk 10 urte bete ditu

.Windows XP sistema eragilea duela 10 urte merkaturatu zen. Ondoko infografian, duela 10 urte eskaintzen zituen aurrerapenak eta gaur egun Windows 7k eskaintzen dituenak konparatzen ditu. Interesgarria da batzuetan atzera begiratzea horren denbora gutxian gauzak zenbat aldatu diren ikusteko.

Dena dela, ez dugu ahaztu behar, duela gutxi arte Windows XP izan dela ordenagailu gehienek erabiltzen zuten sistema eragilea, erabiltzaile askok Windows Vistara eguneratzeari uko egin baitiote sistema berri horrek sortzen zituen arazoak zirela eta. Baina duela bi urte Windows 7 sistema eragile berria kaleratu zenetik, XP itzalean geldituz joan da pixkanaka, eta hemendik urte gutxira informatikaren historiara pasako da 10 urtez munduko ordenagailuetan nagusi izan den sistema eragile gisa.

Zein izan da zeuretzat hamar urte hauetan Microsoftek ekarri duen aurrerapenik garrantzitsuena?