Wikipedia itzali egin da

wikipediaWikipedia (ingelesezkoa) ilundu egin da 24 orduz: itxi.  Wikipedia Fundazioak AEBtan onartzeko bidean den Stop Online Piracy Act (SOPA) legeari aurre egin nahi dio erabaki honekin. “Web irekia eta doakoa suntsituko” duela diote Wikipediako arduradunek agiri batean. Baina, zer eragin dezake lege horrek? Jarraian azalpen bideoa gaztelaniaz.

Zelaiari ateak jartzen tematzen ari dira. AEBtako politikariek SOPA eta PIPA legea landu dituzte enpresa handien eskakizunei men eginez. Legearen helburua “pirateria” deiturikoa mugatzea da, baina ateak irekitzen dizkio adierazpen askatasunaren urraketari eta zentsurari.

Momentu honetan AEBtako Ordezkarien Ganberak eta Senatuak lege proposamena izoztu egin dute “adostasun zabalagoa” lortu arte. Alta, ibilbidea marraztua dago: sorkuntzen kontsumoa eta berrerabilpena ordainpekoa izan behar da eta horretarako erabiltzaileak zelatatzeko tresnak ezarriko dira.

Lege horien aurka azaldu dira sareko izen handiak: Google, Yahoo!, Twitter, Facebook, Mozilla, AOL, Ebay… Enpresa hauek ere neurriak hartzeko mehatxua jaurti diete Estatu Batuetako politikariei.

Ikus-entzunezkoen ekoizle multinazionalak daude lege hauen atzean; sareak haien negozioei egin diezaiekeen minaz temati.

AEB, Internet, sopa, wikipedia, zentsura
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude