Wifia nire lagunik onena

Wifia nire lagunik onena –

Zibermundua eta errealitatearen arteko gatazka batean bizi gara egun, animikoki zure sentimenduak emotikono bidez adieraztea nahikoa bihurtu da. Badira urte batzuk bihotza, negarra edo irribarrea hitzei tokia kendu diotela eta urte batzuetarako gelditu direla ematen du.

Wifia nire lagunik onena

Garai batean kafea hartzea tentsioa kentzeko puntua zen bezala, gaur egun, Facebook, Instagram edo Twitter bidez gure gogoetak eta gure borroka pertsonalak lau haizeetara jaurtitzen ditugunean barne korapiloak lasatzeko irtenbidea dela uste dugu, eta bide batez konturatzen gara gure adierazpenek ez dutela erantzunik edukitzen, beraz ordenagailuarekin elkarrizketa hotz batean murgiltzen gara.

Horrek hainbat irakurketa izan ditzazke, alde batetik, gizarte harremanak aldatzen doazela azken urteetan eta gero eta mundu isolatuago edo atomizatuago batean bizi garela, nik bezperan jarritako esaldiari erantzuten dien zain egonez, influencer edo youtuber Sena pizturik. Bigarrenik San Google bilatzailearen bidez gure inkietudeak eta desirak bertan bilatzen ditugu, sakonki aztertu gabe zergatik bilatzen dudan edo zertarako balio ote didan, hau da berriro ere gizaki alienatu bat bilakatzen gara, non ahoz ahoko elkarrizketak eta publizitateak zer bilatu nahi dugun «gomendatzen» digunean.

Hau horrela Google edo Facebook-ek joko zikina dago atzean, nabigatzea deitzen dioten hitz toxikoa erabiliz, non mugikorra, Tablet-a edo ordenagailuaren bidez bakoitzaren pentsamenduak estatikoki gorderik geratzen dira ozeanoz bestaldeko disko gogor batean, horregatik izena du portatila, gure asmoak eta gustuak multinazionalen Datu Basera bidaiatzen dutelako. Azken urtean Google edo Facebook-ek guk utzitako aztarna saldu ditu, honela gure datu pertsonalak, balio ekonomikoa edukitzera igaro dira azken boladan, pertsona izan beharrean erabiltzaile zenbaki bat izatera igaro baikara. Horrek esan nahi du gure intimitatea bortxatua dela gure argazkiak edo mezuak salgai hutsa bihurturik, erosle onena noiz azalduko zain gure aztarna informatikoa gorderik, horren adibide dugu hurrengo kanpaina politikoa mugikor bidez zabalduko dutela, aurrekostuak murriztuz eta gastu bakarra gure datuen meatzaritza da, hau da hain preziatua den lehengaia lortzea.

Beraz, teknologiaren subiranotasun batean bizi garela uste dugunean ere, hirukiaren oinarrian jarraitzen dugu, menperatuak izaten jarraituz. Hau da datu komertzial batean bihurturik.

Wifia nire lagunik onena Wifia nire lagunik onena Wifia nire lagunik onena

Geografoa eta ikertzailea.Piztuaraziko sortzaile eta zuzendaria.