Videocurriculumak

Videocurriculumak

Entzun dudanaren arabera ez da oso ideia ona izaten norberaren curriculuma orri zuri hutsal batean bidaltzea. Beharbada orri horretan kristorenak eta bi jar ditzake: masterra ez dakit zertan, lizentziatura bestean, graduatua (bistatik)… baina itxura ona helarazte aldera komeni izaten da presentazioa bera apur bat zaintzea.

VideocurriculumakBadago curriculumak diseinatzen dituen jendea. Bere ikasketekin edota lan ibilbidearekin zerikusia daukan zerbait egin daiteke, edo sinpleki, polita eta ikusmenarentzat atsegina suertatzen den zer edo zer. Azken urteetako joera da videocurriculumak egitea. Ez da ohikoa (oraino), eta norberaren burua bereizteko balio dezake.

Ez naiz batere aditua kontu hauetan, baina agerikoa da hainbat faktore zaindu behar direla. Batetik, denbora; ez da oso gomendagarria sekulako sermoia soltatzea, neronek ez nuke lauzpabost minutuko bideo bat baino luzeagorik egingo. Bestalde, faktore teknikoak ere aintzat hartu: soinua, argia, mugimendua… Ez daukazu zertan ageri bideoan, baino horrek balio erantsi handia ematen dio; balio hori galera bihur ez dadin, gidoia sendoa izan behar da, eta esan behar dena oso garbi izan. Esan behar denaz gaindi, bereziki nola esan behar den. Aditu askoren arabera zenbait egoeretan gehiago komunikatzen dugu gorputz hizkuntzaz ahoz baino. Zaindu gorputza, besoak, aurpegia, begirada… Egin beharrezkoak diren entseguak, aspertu arte.

Adibide bezala Graeme Anthony izeneko gizon honen videocurriculuma jar dezakegu. Lasaitasuna helarazten du, ez da batere konplikatzen, eta ondoren ematen dizkigun aukera interaktiboek oso orijinala bihurtzen dute videocurriculuma.

Videocurriculumak
curriculuma, lan bila, Videocurriculumak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude