Umap katalanezkoa, albistari automatiko eta guzti

Umap proiektuaren bigarren webgunea ireki dugu, duela bi aste Umap Euskaraz zabaldu ondoren: Umap Català, katalanezko Twitterreko jardunaren batzailea. 3.000 erabiltzaile baino gehiago jarraitzen ditu Umap.cat webguneak orain. CodeSyntax-en proiektua da Umap.

Katalanez askoz tuiterlari gehiago daudelakoan gaude, baina hizkuntza detekzioa askoz zailagoa suertatu da katalanez euskaraz baino, eta horregatik, estalduran, tuiterlarien eta edukiaren portzentaia osoagoa batzen dugu eu.umap.eu-n, katalanazko jarduna umap.cat-en baino. Baina hori hobetuko du CodeSyntax-ek, eta aste batzuetan, katalanezko jardunaren gehiena jasotzeko moduan egongo garela uste dugu.

Horrez gain, euskarazkoaren aldean, Umap.cat-ek badu berrikuntzaren bat, albistari automatiko bat hain zuzen, laster eu.umap.eu-n ezartzea espero duguna. Horizontala edo bertikala, ez dakigu, agian diagonala. Jendeak benetan unean-unean trukatzen duen informazioaren gainean eraikia.

Beste erronka bat ere badu guretzat Umap.cat-ek: katalanez komunikatzen saiatu behar dugu CodeSyntax-etik, @UmapCat Twitter kontuaren bidez eta blog honekin. Ea nola moldatzen garen. Agian ez litzaiguke gaizki etorriko Katalunian kolaboratzaileren bat.

Era berean, nola orain Umap bat baino gehiago dugun, proiektuaren jatorrizko gunea edo sarbide orria sortu dugu, Umap.eu.

Umap proiektuaren bigarren webgunea ireki dugu, duela bi aste Umap Euskaraz zabaldu ondoren: Umap Català, katalanezko Twitterreko jardunaren batzailea. 3.000 erabiltzaile baino gehiago jarraitzen ditu Umap.cat webguneak orain.

Katalanez askoz tuiterlari gehiago daudelakoan gaude, baina hizkuntza detekzioa askoz zailagoa suertatu da katalanez euskaraz baino, eta horregatik, estalduran, tuiterlarien eta edukiaren portzentaia osoagoa batzen dugu eu.umap.eu-n, katalanazko jarduna umap.cat-en baino. Baina hori hobetuko du CodeSyntax-ek, eta aste batzuetan, katalanezko jardunaren gehiena jasotzeko moduan egongo garela uste dugu.

Horrez gain, euskarazkoaren aldean, Umap.cat-ek badu berrikuntzaren bat, albistegi automatiko bat hain zuzen, laster eu.umap.eu-n ezartzea espero duguna.


Argazkiak.org | Umap.cat albistegia © cc-by-sa: codesyntax

Beste erronka bat ere badu guretzat Umap.cat-ek: katalanez komunikatzen saiatu behar dugu, @UmapCat Twitter kontuaren bidez eta blog honekin. Ea nola moldatzen garen. Agian ez litzaiguke gaizki etorriko Katalunian kolaboratzaileren bat.

Era berean, nola orain Umap bat baino gehiago dugun, proiektuaren jatorrizko gunea edo sarbide orria sortu dugu, Umap.eu.

Umap.cat-eko albistari automatikoa

Irudia | Umap.cat-eko albistari automatikoa | CodeSyntax | Creative Commons By SA