Twitterreko euskarazko jarduna

Twitterreko euskarazko jarduna

Euskal txiolari komunitatea aztertzen duen UMAP-ek iazko laburpena egin Twitter-ek euskaraz eman zuena aurkeztu du: 2016ko datuak eta laburpen-txostena #UMAP.

Txostena laburtzen saiatu gara:

  • 15.000 txiolarien jarduna aztertu da.
  • Twitter kontuen erdiak ia (%46) norbanakoena da (hedabideak ez gara heltzen %10era).
  • Txiolarien %66 gizonezkoa da, eta %34 emakumea.
  • Gehien goizez txiokatzen dugu, eta asteazkenetan (gutxien asteburuetan).
  • Egunean, batez beste, 7.000 txio izaten dira euskaraz.
  • Guztira sei milioitik gora txio bota dituzte guztien artean, %42 euskaraz.
  • Batez ere euskaraz txiokatzen dutenak 2.500 twitter kontu inguru dira (%19).
  • Euskara-erabilera igo egiten da txio zuzenetan eta jaitsi erantzunetan.

 

UMAP-eko azterketak dioen arabera, “euskara da Twitterren bizien dagoen hizkuntza txiki edo gutxitua, edo gutxienez komunitate trinko eta aktiboena daukana”. Azken urteotan 20.000 twitter kontu inguruk txiokatu ei du euskaraz gutxieneko maiztasun batekin -azken bi urteotan hilero 10.000 erabiltzailek-. Eta 2016ko datuak kontutan hartuta, 13-15.000 euskal txiolari inguru daude euskaraz txiokatzen.

.

2,5 milioi txio euskaraz azken urtean

Twitterreko euskarazko jardunaEuskal txiolarion artean, guztira, 6,5 milioi txio inguru bota ditugu. Horien artean 2,6 milioi izan dira euskaraz (%42) -euskara-erabilera, gutxi gora-behera, aurreko urteetako parametroetan mantentzen da-. Gutxi gora-behera beste horrenbeste egin dugu gaztelaniaz (%40) eta %4 inguru ingelesez eta frantsesez.

Txio zuzenak bakar-bakarrik neurtzen baditugu, euskara-erabilera igo egiten da (txio zuzenen %48 inguru da euskaraz). Aldiz, euskara gutxiago erabiltzen dugu birtxioetan eta erantzunetan (%38 eta %36, hurrenez hurren). Nolabait ulergarria: lehen hitza euskaraz egiten dugu, baina beste batzuen jarduna birtxiokatu edo erantzutean, beste hizkuntza batzuen eragina handiagoa da.

15.000 euskal txiolarietatik %42 inguru dira euskaraz erdaraz baino gehiago txiokatu dutenak, eta %19 batez ere euskaraz ari direnak (txioen %75 baino gehiago euskaraz egin dutenak); 2.500 twitter kontu inguru. Eta berdina gertatzen da aktibitatea neurtzean. Batez beste, gutxienez, egunean txio bat euskaraz botatzen dutenen kopurua ere 2.500 txiolari ingurukoa da.

.

Txiolari aktiboenak eta jarraituenak

2016an aktiboenak izan diren Twitter kontuen zerrendan, espero bezala, lehen tokietan daude hedabideak:

Txiolari arruntei dagokienez: @txargain, @birasuegi, @inigosuspe, @Suagaar, @txerren, @JoneEtxeberria, @UxuneM, @ZEtxeburua, @protoeuskaldun eta @AnaisNi.

.

Euskarazko Twitter kontu jarraituenak

Euskaraz jardun eta jarraitzaile gehien dituzten kontuei dagokionez, Berria eta Athletic_Eus dira nagusi, 55.000 jarraitzaile ingururekin.

Hedabideak alde batera lagata, hauek dira jarraitzaile gehien dituzten euskal txiolariak. Guztietatik hiru bakarrik dira euren jarduna nagusiki euskaraz dutenak: Laura Mintegi (%60 euskaraz), Maddalen Iriarte (%83 euskaraz) eta Xabier Euzkitze (%85 euskaraz). Gainontzekoak, nagusiki erdaraz.

Twitterreko euskarazko jarduna

Euskara hutsean txiokatzen duten txiolariek (%70 edo gehiago euskaraz), 6.000-9.000 jarraitzaile inguru dituzte. Hauxe da zerrenda:

Txiolari eraginkor eta ezagunen ranking horretan beste izen batzuk ere aipatu behar dira, besteak beste, Iñaki Petxarroman, Xabier Mendiguren, Eneko Fernandez eta Urtzi Urkizu, jarraitzaile gutxiago izan arren, 2016an zehar, astero-astero, Umapeko Rankingaren top-topean azaltzen direnak.

.

2016ko TT euskaldunak

Umapek unean uneko joera nagusiak ere neurtzen ditu, Twitterreko euskaldunok gehien aipatzen ditugun gai eta traolak: Joerak. Zalantzarik ez espainolezkotik erabat ezberdina dela gehien-gehienetan euskaldunok Twitterren hizpide duguna. Hauek dira euskaldunok 2016an Twitterren hizpide izan ditugun gai txiokatuenak.

  • #altsasu
  • #PresoakEtxera
  • #HemenEtaOrain
  • #Donostia2016
  • #EginHerri
  • #RealSociedad
  • #Ezgoazetxera
  • #aztnugal
  • #athlive
  • #erraustegirikez
  • #E5erabaki
  • #euskara
  • #hartutrena
  • #GipuzkoaZutik

.

Euskaldunok partekatzen ditugun informazio-iturriak

Twitterreko euskarazko jardunaEuskaldunon txioen erdiak (%49) esteka bat dauka. Euskaldunok euskarazko informazioa-iturriak partekatzen ditugu gehienbat, erdarazkoak baino askoz-askoz gehiago.

Guztien artean 2 hedabide dira erreferentzia nagusi euskaldunontzat, biak ere euskaldunak: Berria eta Argia. Tokiko hedabideek ere, guztiak batera zenbatuta, toki nabarmena dute.

.

2016an gehien birtxiokatu diren albisteak:

.

2016an gehien birtxiotu den txioa:

Enekoitz Telleriak Riotik txiokatua (bera dugu urteko bideorik partekatuena ere).

.

2016an erantzun zabalena jaso duen txioa:

Hauteskunde-kanpainan sozialistek euskararen inguruan zabaldu zutena.

.

2016an gehien partekatu diren bideoak:

.

UMAP-eko informazio osoa jasotzen duen dokumentua, hemen (PDF formatuan).

Twitterreko euskarazko jarduna Twitterreko euskarazko jarduna Twitterreko euskarazko jarduna
2016, Twitter, umap
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude