Twitterrek diseinu berria kaleratu du

Twitterrek itxura aldatu du beste behin. Ez da urtebete pasa diseinu berria estreinatu zutenetik eta orain, urtea agurtu baino lehen, bertsio berria kaleratu dute, bai weberako zein iOS eta Android sistema eragileentzako ere. Helburua: erabiltzailea esperientzia osoaren gune bihurtzea.  Dena dela, aldaketa guztiekin gertatzen den bezala, diseinu berria ez da erabiltzaile guztiengana heldu oraindik, pixkanaka-pixkanaka, zabalduz joano da.

Sinpletasuna nagusitu nahi izan dute diseinu berri honekin. Baina Twitterrekoek filosofia bera mantentzen duten arren, Timelinea  –twittak agertzen joaten diren zerrenda- aldatu egin da. Erabiltzaileen informazioari balio handiagoa emateko apustua da berritasun nagusia, orain arte timelinea informazio zerrenda bat baino gehiago ez baitzen. Erabiltzaile izena edo izengoitia bigarren mailara pasatzen da eta pertsona bakoitzaren izena da beltzean eta letra handiagoz agertzen dena.

Erabiltzailearen informazioa ematen den laukia, momentuko gaiak eta gomendatutako kontuak eskuinera pasa dituzte, erabiltzaileari dagokion informazioa protagonista bihurtzeko.

Horrez gain, argazki, bideo eta multimedia eduki guztiak twittekin batera agertzen dira, erabiltzaileek guztia batera ikus dezaten estekan klik egin behar gabe. Solasaldi bat sortzean denean bi erabiltzaile edo gehiagoren artean, twittaren azpian klik eginda zabalduko da osorik jarraitzeko.

Conecta atalean, zure profilaren jarduera guztia ikus daiteke: aipamenak, faboritoak, retweetak eta jarraitzaile berriak. Eta Descubre atalean, hashtag eta trending topic-en esplorazio aurreratua dago.

Irakurtzea baino ikustea askoz ere interesgarriagoa denez, goran Twitter berriaren ezaugarriak azaltzen dituen bideoa duzue.

Bestalde, Twitter euskaratzeko kanpaina abiatuta daude hemen eta hemen.