Twitter bidez deigarria izateko 5 gomendio

MTI0Mg==

Hasteko, interesa sortzeko beharrezkoa da ekintzarako deia egitea. Inoiz hutsik egiten ez duten hitz gakoen zerrenda ematen digu. Publizitatean “dohainik” hitzaren antzeko efektua lukete “arren”, “lagundu” edo “zer deritzozu…” formulek.

Tweet-ak idazteko unea ere arrakastaren giltzarrietako bat omen. Eguerdi partean idaztea gomendatzen dute. Goizeko 12etatik, arratsaldeko 4etara bitartean idazten diren tweet horiek izaten baitute arrakasta gehien.

Esteka bat gehitzea da hirugarren gomendioa (retweet-en %70ak esteka bat du).

Imitazioaz ere hitz egiten dute coppybloggerren. Antza, behin retweeteatutako tweet-ak retweeteatzen dira gehien.

Azkenik balioa sortu beharra dagoela diote. Noski esatea gauza bat da eta egitea bestea. Baina balioa modu ezberdinetan sortu daiteke. Nobedadearen bitartez, edo argibideak emanez, adibidez.

Gomendioak baizik ez dira horiek, arraskastarako formula zehatzik ez baita inon.

Irudia | Nola erakarri twitter bidez | szlea | Creative Commons By SA