Toy Story, inoiz ikusi ez duzun bezala

1995 urtean Pixar etxeak Toy Story filma arrakastatsua sortu zuen.30 milioi dolar inbertitu zituzten. 2013an, bi gaztek, animazio digitaleko teknikarik gabe berregin dute filma. Interneteko arrakasta itzela bihurtu da.

toy story live

Jonason Pauley (21) eta Jesse Perrotta (19) estatutabatuarrek 2010ean hasi ziren Toy Story “erreala” grabatzen. Ordurako filmaren zati txiki bat berregitera ausartuak ziren, baina filma osoa berregitea beste egur bateko ezpala da.

Stop-motion teknika eta burdin-hariak erabili dituzte mugimendu sentsazioa lortzeko. Bideokamera, aktore batzuk eta jostailuak izan dira remake honen osagai nagusienetakoak.  Denetan garrantzitsuena, ordea, denbora izan da. Hiru urte eman dituzte 80 minutuko filma berregiteko. Hartze faltsuekin ere 11 minutuko bideoa eskegi dute. Filma osoa eskegi eta 24 ordura 250.000 bisita baino gehiago izan ditu youtube-n “Live Action Toy Story”-k.

Filmeko soinu banda eta elkarrizketa orijinalak erabili dituzte Pauleyk eta Perrottak. Horretarako Pixar-en baimena jaso dute. Hau da emaitza: