The Future Game

The Future Game – 

Azken egunotan sare sozialetan presentzia hartu du gai eta kontu honek. Zer da The Future Game? Zertarako sortu da?

the future game

Datozen urteei begira, gazteek eduki dezaketen botere eta eragina piztea du helburu proiektuak. Gazteek etorkizun positiboak irudikatzeko eta ekimen kolektiboak aktibatzeko, ikaskuntza ludikoaren bidez. 

Gazteek irudikatu nahi duten eta bizi nahi duten etorkizuna erabaki dezatkete proiektu honen bidez. Irudimenaren botere eraldatzailean eta komunitateen botere aktibatzailean sinesten baitute eragile antolatzaileek.

Baina, zein dago proiektu honen atzean?

DOT Coop

Berrikuntza agentzia bat da eta Bilbon, Donostian eta Madrilen du egoitza. Diseinu estrategikoa eta produktuen zein zerbitzuen diseinua dituzte ardatz, berrikuntza sozialera bideratuta. Adituak dira changemaker hezkuntzan eta etorkizuneko prospektibetan, Aro Berriari ongietorria ematen dioten kanal berriak irekitzea gustatzen zaie.

Next

Plataforma honek parte hartzea sustatzen du arlo guztietan. Gobernantza kolaboratiboaren partaidetza prozesuak dinamizatzen ditu ere.

Deustuko Unibertsitatea

Bere ibilbidea estuki lotuta egon da berrikuntza metodologikoari, iritzi publikoaren, demokraziaren kalitatearen eta deszentralizazioaren arloko ikerketa aplikatuko hainbat erronkari erantzuteko. Oraingoan ere ikerlari alorrean dute presentzia proiektu honetan.

Parte hartzeko egin klik hemen!

The Future Game

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude