"Terrorismoari gorazarre" on-line

MTQ5NA==

Gaur bertan epaituko dute Sevillako gaztea. Terrorismoari gorazarre egitea eta ETAko biktimak iraintzea egozten diote. Antza Sevillako ziberkafe batetik Interneteko hainbat forotan parte hartu zuen gazteak eta bere iritziak ez ziren hainbaten gustukoak izan…

Gazteak buruko arazoak ditu, baina fiskalaren aburuz, ez diote bere ekintzak legez kanpokoak direla ulertzea eragozten.

Baina noiztik da legez kanpokoa sarean norbere iritzia ematea? Kolore guztietako iritziak topatu baitaitezke Interneten. Behin bilatzen jarrita frankismoari gorazarre egiten diotenak nahi adina topatuko dituzte…

Irudia | Foroetako partehartzea | juanpol | Creative Commons By SA
Audientzia nazionala, ETA, foroak, Internet, Terrorismoa

3 pentsamendu “"Terrorismoari gorazarre" on-line”-ri buruz

  • Larrazabal andere(ño)a, legez kanpokoari gorazarre egitea, baita Interneten ere, legez kanpokoa da, izan ETAren aldeko edo Hitlerren aldeko. Jakin behar zenuke.

  • Baina zergatik ez da legez kanpokoa Franco goratzea? ETA baino hobea ote zen? Inpoxible ote litzateke? Zergatik?

  • ETAko biktimak ala ETAren biktimak? Ez zait argi gelditu nor iraintzea egozten dioten, eta alde ederra dago!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude