Telematikoki bai, baina erabilterraza mesedez!

Telematikoki bai, baina erabilterraza mesedez! –

k sarean.eus atarian.

Telematikoki bai, baina erabilterraza mesedez!2000. urtetik aurrera Web 2.0 kontzeptuaren iraultzarekin bat, internet informazioa helarazteko leku bat baino gehiago zela ohartu ginen. Sarean parte hartu, komunitatea sortu, eta batez ere, nahi genuen hori egiteko beste aukera erraz bat zela ere jabetu ginen.

Entitate publiko eta pribatu asko, honetaz jabetu eta, euren zerbitzuak telematikoki jartzeko ahalegina egin dute urte hauetan zehar.

COVID-19arekin iritsi zaigun osasun krisialdian, zerbitzu hauek gure bide bakarri izan dira. Eta orain ikusi dugu, zerbitzu telematiko asko ez daudela prest. Ez baita bakarrik zerbitzua eskaintzea, baizik eta nola eskaintzea.

.

Zer bete beharko lukete zerbitzu telematikoek?

Ezaugarri anitz izan ditzakete, baina bi dira garrantzitsuenak:

  1. Erraza

Erabiltzailearen internet ezagutza ez du beti zertan ona izan behar. Oinarrizko ezagutzak dituen norbaitek ezin ahal ditu erabili? Hala beharko luke. Zerbitzua erraza izan behar du, edozein herritarrentzat, edozein profil kultural duela ere.

Era honetan, nabigatzaile konkretu bat behar bada, aurrez argi utzi beharko litzateke informazio hori, eta kasu bakoitzean adierazi.

  1. Azkarra

Pausu gutxi eman behar badira hobe, errazagoa izango da eta galtzeko aukerak ere murriztuko ditugu. Ezin du denbora gehiegirik eraman horrelako tramiteak egiteak.

.

Ideia batzuk

Zerbitzu telematikoak errazteko eta azkartzeko bi ideia:

  1. Azalpen bideoa

Bideo bat egin daiteke zerbitzuaren pausuak ondo azalduz. Modu honetan, bideoa ikusita, erabiltzaileak argi izango du nola erabili ahalko duen plataforma.

  1. Laguntza zerbitzua txat bidez

Laguntza zerbitzua maiz, e-posta edo telefonoz da. Zergatik ez da eskaintzen, beste zerbitzu batzuetan bezala, txat bidezko laguntza zerbitzua? Azkarra da, eta seguru nago askok erabiliko luketela.

.

Nahiz eta guzti hau zentzuzkoa dela iruditu, 2020. urtean gaude, eta oraindik bi oinarrizko puntu horiek ez dira askotan betetzen. Beraz, ez da une txarra zerbitzu horiei buelta bat eman eta erabilterraz bilakatzeko! Denontzat direnez, errazak eta azkarrak behar dute!

Telematikoki bai, baina erabilterraza mesedez!

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude