Telefono mugikorrak

Telefono mugikorrak

Telefono mugikorrek, gauza gehienak bezala, bere alde onak eta txarrak dituzte. Horrek ez du esan nahi telefono mugikorren alde edo kontra nagoenik, baina idatzi honetan nire iritzia emango dut bakarrik.

Telefono mugikorrak, asmatu duten gauzarik erosoenak dira. Zergatia erantzutea oso erraza da. Gero eta komunikatuago egongo zara eta larrialdietarako oso baliagarria da. Gero eta txikiagoak egiten hasi direnez azkenengo hamarkadan telefono mugikorrak zure poltsikoan sartzen dira sortu ziren lehen mufikorrak ez bezala, haiei adreiluak deitzen zieten haiek zuten tamainagatik eta eramateko oso deserosoa zen, gainera ez zuten funtzionatzen gaurko mugikorrak funtzionatzen duten bezala, gaur egungo mugikorrek internet, gps, blutooth eta beste zenbait gauza gehituta dituzte.

Urtero-urtero, telefonia mugikorra aldatzen joan da eta beti ari dira mugikor hobeagoak ateratzen jendeak erosteko. Gainera telefonia mugikor enpresak barietate piloa ateratzen dituzte urtero jendea gehiagok erosteko, bat erosten duzunean hurrengo hilabetean zurea baino mugikor askoz ere politagoak eta hobeagoak atera dituztelako merkatura eta mobila atzean geratzen hasten den arte ez duzu aldatzen, gehienetan, zure mugikorrak funtzionatu arren, beste bat erosteko gogoak izango duzu, gazteen kasuan bezala, modan egoteko erosten dituzte pilo bat mobil. Baina horrek diru mordoa galtzea eragiten du eta kasu askotan ez gara konturatzen. Bestalde, egiten ari dituzten mugikorrak gero eta kalitate txarragokoak dira eta beste tresna elektriko askoren kasuetan gertatzen den moduan ekoizleak zeharkitzapen programatua erabiltzen dituzte, hau da, produktu baten bizitza erabilgarriari bukaera ezartzea, horrek zer esan nahi du? Produktu asko programatuta daudela epe batean apurtzeko eta konpontzeko aukerak eskasak edo konponketak oso garestiak izaten dira, orduan beste produktu bat erostera behartzen gaituzte.

Orduan, mugikorrak erosterakoan kontu handia eduki behar da kalitatean, ez zenbat gauza gehituta dituen, baizik eta kalitate onekoa izan behar duela arreta handia jarri behar dugu eta ez edozein mugikor erosi.

Telefono mugikorrak

Telefono mugikorrak