Telebista 2.0 euskaratik eta euskaraz

hamaikatvGaur egun dena da 2.0 Are gehiago teknologia berrien inguruan ari garenon artean. Internet, blogak, RSS jarioa, sare sozialak, aplikazioak, android, iPhoneak… Eta telebistari ere heldu zaio jauzia emateko garaia. Horretan ari dira gurean, pantaila ezberdinak uztartzen, ditugun telebista guztiak. Eta lehiaketa zabalik dago. Nork zenbat berrikuntza eta jario gehituko. Hamaika telebistak berriki aplikazio bat garatu du, goizez zein arratsaldez informazioa Internet bidez automatikoki kudeatu eta pantailaratzeko. Euskaratik eta euskaraz.

Telebista 2.0 aplikazio honekin, Hamaika telebistak egunero, pantailan informazio ezberdina automatikoki kudeatu eta eskainiko du. Euskal hedabideetako RSS jario eta informazioa zuzenean, eguraldiaren berri zuzenean, trafikoa, itsasoko berri, twitter kontu ezberdinen jarraipena, webgune ezberdinetako nabegazioak… Berrikuntza itzela gure panoramarako.

Ez dugu inguruan hori egiten duen beste telebistarik ezagutzen, eta asko poztu gaitu albisteak. Horrenbeste, saio berezi bat egin dugula horren inguruan 11amaika telebistako Ane Zabala kazetariarekin batera.

Sareko euskal hedabideak

Sustatu, Zuzeu.com, berria.info, Argia, umap.eu, zabaldu.com guneetako edukiak, automatikoki ikusiko dira telebista pantailan. Nabegazioak, rss jarioa, azken berriak… Orain arte, euskal sareko edukiak sozializatzeko ezagutzen dugun aplikaziorik handiena da dudarik gabe. Gainera, zuzenean editatzen ibili barik, modu automatikoan egiten ditu lanok Telebista 2.0 aplikazio honek.

Albisteak 2.0 aurrera begira

Pozik gabiltza gu 11amaika telebistan. Programa egiten hasi ginenetik, teknologia berriek ze garrantzia eta garapen izan duten ikusteak, poztu besterik ezin gaitu egin. Sare sozialetan presentzia areagotu da, elkarrizketa digitalean parte hartzen ari dira Hamaikako kazetari eta langileak, teknologia berrien gaineko gai eta albisteak normaltasun osoz lantzen dira euskarazko telebista honetan.

Gure saioa erreferentzia bilakatu da sarean bezala telebistan ere. Saio ireki, partehartzaile, libre eta anitza dela deritzogu, eta 2.0 aro honetan ia ziento erdi programa egin ostean, uste dugu bide bat urratu dugula. Eta hobetzea dagokigu aurrerantzean.

albisteak 2.0hamaika.tv

2.0, aplikazioak, bibazuek, euskara, hamaika, Internet, teknologia berriak, telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude