Teknologiaren aurrerapenak utzitako azken biktima

idazmankinaOrdenagailu eramangarriak, netbookak, tabletak, smartphoneak… Nork ditu gogoan garai bateko idazmakina pisutsu horiek?  80ko hamarkadako azken txanpan jaio ginenok nekez oroitzen dugu idazmakinen teklen tak-tak-tak-tak berezia, baina beste askori nostalgia malkoak sorrarazten dizkio. Ordenagailuak pixkanaka-pixkanaka idazmakinak ordezkatuz joan ziren eta hemendik aurrera, heriotzaren korridorean daude: munduan gelditzen zen azken idazmakina fabrika itxi egin baitute.

Godrej and Boyce enpresak, idazmakinak egiten jarraitzen zuen munduko enpresa bakarrak (Mumbai, India), produkzioa eten du eta stockean pieza gutxi batzuk utzi ditu soilik. Idazmakinak ikaragarrizko iraultza izan ziren eta XX. mendeko bulegoetako ezinbesteko tresna izan ziren, baina ordenagailuen zabaltzearekin haien tekla hotsa isilduz joan zen.  Hala ere, nahiko erabiliak izan dira Indian duela gutxi arte. Baina azken hamar urteetan eskaria jaitsi egin da.

“XXI. Mende hasieratik ordenagailuak zabaltzen hasi ziren eta munduko idazmakina fabrikatzaileek produkzioa eten zuten, guk izan ezik”, adierazi du Milind Duklek, enpresako gerenteak.

Lehen idazmakina komertziala AEBetan produzitu zen 1867an. Godrej and Boyce enpresak 1950ean ekin zion produkzioari, Jawaharlai Nehru lehen ministroak idazmakina Indiako ingeniaritza askatasunaren eta industrializazioaren sinbolo gisa deskribatu zuenean.

Hona hemen, beraz, bildumazaleentzat eta nostalgikoentzat gelditu den azken altxorra. Etxeko ganbaran idazmakinarik baduzu, jakin XX. mendeko historia idazten lagundu zuen eta jada fabrikatzen ez diren tramankulu berezi horietako bat duzula.

Lerro amaiera.

 

idazmakinak, Teknologia, teknologia berriak

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude