Teknologian lehen langile iraultzak

Teknologian lehen langile iraultzak –

Azken urteotan enpresa teknologikoek gorakada izugarria izan dute aspektu guztietan: ekonomikoan, sozialean, lan-esparruan, etab. Enpresa eta industriaren ehundura indartzeak negozioak egonkortzea dakar eta honekin lan-taldeak eta langileria kontratatzearen aldeko apustu ausartak, eskalabilitatea eta etekin azkarrak irabazteko aukera.

Teknologian lehen langile iraultzak
Google-eko langileen asanblea irekia.

Hau lortzeko, ordea, badira etikaren ikuspegitik, zuzenak ez diren (ilegalak ez dugu esango) hartzen dituzten enpresak ere, diru gehiago irabaztearen truke langileria arriskuan jarri edota lan-baldintza kaskarrak eskaintzen dizkietenak.

Bestalde, Silicon Valleyn, Kalifornian aurkitzen den enpresa teknologikoen bailara entzutetsuan, badira urteak polizia eta militarrentzat teknologia garatzen ari direna. Proiektu hauek zuzentzen dituzten enpresa boteretsuenetan lanean ari diren langileak azkar antolatu, saretu eta aurka egin dute, datu eta informazio gardenaren alde apustua eginez eta enpresa spotlight bihurtuz.

Enpresa teknologikoetako langileen iraultza hau, langile nodo txiki baten esnatze politiko batetik dator, sarean antolatu harremandu zirelarik. Antza, Pentagonoa Googlen inteligentzia artifizialaz baliatzeko bermatzen zuen akordioak piztu zuen lehen sugarra enpresako langileriaren artean.

Hau gertatu eta aste eskasean, ekainaren azkenetan, Microsoft, Amazon eta Salesforceko langileek euren zuzendariei Gobernuarekin eta administrazioarekin zerikusia zuten kontratuak (Aduanetako kontrola, Migrazio zerbitzuak, polizia…) bertan behera uzteko eskaera kolektiboa egin zieten, Trump-ek azken hilabetetan harturiko erabaki politikoei aurre egiteko.

Honelako eskaera eta aldarrikaenak berritzaile izaten ari dira enpresa teknologikoetan eta Silicon Valleyko enpresa potoloez gain, badira gertuago eta gure gizartean eragin zuzenagoa izaten ari diren beste eredu batzuk. Besteak beste, Deliveroo , Glovo, Cabify, Uber eta AirBnB plataformek eragindako paradigma eta sektore aldaketa, langileen prekarizazioa eta lan-baldintzekiko hausnarketa sakonak.

Denak ez du balio. Ekonomia aldatu eta sektore berriak sortzen badoaz ere, lan-baldintza eta kode etikoa urratzen duten kasuak bizirik diraute. Besarka dezagun teknologia baina eraldaketa berritzaile eraginkor guztiak bezala, ingurunea eta ekosistema errespetatuz egin behar dugu, langileria (barne-ekosistema) eta baita sektoreko gainontzeko eragileak ere (Kanpo-ekosistema).

Teknologian lehen langile iraultzak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Teknologian lehen langile iraultzak”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-07-28 18:57

    Hipokresia galanta horko langile batzuena! Pentagonoarekin akordioak sinatzearen aurka daude eta pertsonen datuen merkantilizazioaren aurrean xintik ere ez. Nik esango nuke lasai, Google-ren zuzendaritzak ere gogoko dituela protesta hauek. Uste dut gainera protesten ondoren akordioak eteteko erabakia hartu zuela zuzendaritzak. “Begira zeinen onak garen!” esan nahi diote munduari, erabiltzaileen konfidantza lortuko dutelakoan. Horrela gainera langileen iritzia kontuan hartzen duen enpresa demokratiko baten irudia zabaltzen dute, begira zeinen ondo! Ezetz ausartu erabiltzaileen datuekin egiten dituzten ankerkeriak salatzen! Ez, hori egiten soilik bat ausartu zen eta Errusian dago asiloa hartuta.

  • Arrazoi guztia. Iristen zaigun informazioa sesgatu eta zentsuratu egiten dute gu mareatzeko, beraien nagusien interesen arabera. Mundu osoko afera politikoetan sartzen dute muturra, gure datuak komeni zaien hautagaien eskura jarriz beren nahia inposatzeko. Interneta garai batean zen espazio askeenetariko bat beren txiringito bihurtzen ari dira, jaun eta jabe bihurtzeraino. XXI. mende zikin honetan beren zerbitzuak erabiltzeko beste aukerarik ez dugun arren saia gaitezen putre hauei ahalik eta gutxien erakusten