STEAM tailerra ikertzaile errealekin: etxeetarako asmakuntza energetikoak

STEAM tailerra ikertzaile errealekin: etxeetarako asmakuntza energetikoak (Bizilaben) –

STEAM tailerra ikertzaile errealekin: etxeetarako asmakuntza energetikoak (Bizilaben)
Argazkia: Pixabay.

Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.

Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz.

.

Adina: 12 – 15 urte

Datak: ostegunetan, otsailaren 21etik martxoaren 28ra bitartean

Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

Prezioa: kuota arrunta: 15 €/ tailer, baina prezio bereziak egoera berezian (familia ugariak, DSBE) daudenentzat. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko otsailaren 14a bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen.

.

BIZILABE – Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

STEAM tailerra ikertzaile errealekin: etxeetarako asmakuntza energetikoak (Bizilaben)

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude