Elhuyarrek ‘STEAM esperimentuak haurrentzat’ liburua kaleratu du

Elhuyarrek ‘STEAM esperimentuak haurrentzat’ liburua kaleratu du –

52 esperimentu praktiko eta sortzaile biltzen dira liburuan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika (STEAM) aplikatuz.

Ondo pasatzen dugun bitartean, STEAM esperimentuak haurrentzat liburuan ze STEAM kontzeptu lantzen ditugun azaltzen da labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hiztegia eta beste ideia batzuk aurkeztuz. STEAM kontzeptuez jabetzea errezeta bati jarraitzea bezain erraza da.

STEAM esperimentuak haurrentzatEsperimentu bakoitzak atal hauek ditu:

  • behar den materiala
  • segurtasun-jarraibideak
  • jarduera osagarriak esperimentuan sakontzeko, jakin-mina eta asmamena sustatzeko eta problemak ebazten laguntzeko
  • Ondo pasatzen dugun bitartean lantzen diren STEAM kontzeptuak

Prezioa 17,5 €

www.elhuyar.eus/denda / eskaerak@elhuyar.eus

Elhuyarrek liburua kaleratu du Elhuyarrek liburua kaleratu du

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude