SORTU ETA PLAY: euskaraz sormena bultzatzeko plataforma

SORTU ETA PLAY: euskaraz sormena bultzatzeko plataforma –

Game Erauntsia ataritik jasoa.

Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak aurkeztu dute, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin.

SORTU ETA PLAY: euskaraz sormena bultzatzeko plataformaEusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak Sortu eta Play proiektua aurkeztu dugu. Honen helburua euskaraz jarduten duten sortzaile gazteei eduki dibulgatzaile eta entretenimenduzkoak egiteko gakoak eskaintzea da, euskal youtuber eta streamer figurak indartzearren. Proiektu hau aurrera eramateko eduki guztiak biltzen dituen webgune bat sortu dugu:

sortuetaplay.asmoz.org

Webgune horretan hainbat eduki daude Interneteko ikus-entzunezko ekoizpenak gauzatzen hasteko. Besteak beste, bideoak ekoizten hasteko tutorialak, Euskal Sortzaile Digitalen Topagunea eta Interneten ohikoak diren terminoen glosario bat aurkituko dituzu.

.

Bideo tutorialak

Guztira zortzi bideo tutorial eskaintzen ditut Sortu eta Play egitasmoak. Hauetan, euskaraz sortzen hasteko oinarrizko kontzeptuak aurkituko dituzu, bai teoriko, bai praktikoak.

  1. Webgunea erabiltzeko tutoriala
  2. Euskara eta Internet
  3. Hardware
  4. Bideo editoreak
  5. Zuzeneko streamingak
  6. Grabazioaren prestaketa
  7. Bideo diseinua
  8. Euskara eta ahozkotasuna: kameraren aurrean hitz egiteko teknikak

.

Euskal Sortzaile Digitalen Topagunea

Komunitatea edo Euskal Sortzaile Digitalen Topagunea, Sortu eta Play proiektuaren webgunean kokatuta dagoen euskarazko bideo edukiak biltzeko espazio bat da. Webgunean izena eman ondoren, zureak edo besteenak diren bideoak gehitu ahal izango dituzu bakoitzarentzat fitxa bat sortuz. Bideoak kategorien arabera daude sailkatuta hauetara erraz iritsi ahal izateko. Gainera, erabiltzaileek bideoak iruzkindu eta baloratu ditzakete.

Topagune honen helburua Interneten euskaraz sortutako bideoak zabaltzea da, eta horretarako ezinbestekoak dira erabiltzaileen ekarpenak.

Webgunea erabiltzen hasteko eta bideoak tartekatzeko prozedura honako bideoan aurkituko duzu:

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.

euskaraz sormena bultzatzeko plataforma

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude