Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?

Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz? –

Duela gutxi, kanpaina baten bidez, Apple-i eskaera egin zitzaion bere produktuak euskaraz eskain ditzan.

Smartphone merkatuari begirada eman diogu eta zein markek eskaintzen diguten aztertu dugu. Hona hemen emaitza:

ACER

EZ

ALCATEL

BAI

APPLE (iPHONE)

EZ

BQ

EZ

ARCHOS

EZ

BLACKBERRY

BAI

HAIER

EZ

HTC

EZ

HUAWEI

EZ

LG

Modelo batzuk: LG FINO, LG G2, G3.

Mi

EZ

Nexus

EZ

Nokia

BAI

Samsung

BAI

Smartphone Android (Google)

EZ

Sony

BAI

Wiko

EZ

Xiaomi

EZ

ZTE

EZ

Oro har, telefonoa euskaraz konfiguratu ahal izatea sistema eragilearen araberakoa da.

euskaragara.net-en gure euskara-ikasleei telefonoak euskaraz erabiltzera bultzatzen ditugu (B1 mailatik aurrera). Ez edozein modutan, ordea. Arazorik ez edukitzeko, gutxieneko maila edukitzeaz gain, hiztegiaren azterketa egiten dugu konfigurazioa aldatu eta berehala.

[40 urtetik gorakoek (gutxi gora behera), batzuetan, kexatu egiten dira mugikorreko programa batzuk ingelesez agertzen direlako. Hori argudiatuta, badira batzuk euskaraz erabiltzeari uko egiten diotenak.]

Ohartu gara, gainera, euskaldun zahar edo euskaltzale askok ez duela ere, telefonoa euskaraz konfiguratua. Honek badu eragin zuzenik  euskara-erabilera-estatistiketan; interneteko neurgailu batzuek, metadatuen bidez, erabilitako hizkuntza ere jasotzen dute. Baita hizkuntza-ohitura ezartzerako orduan ere (adib.: ajusteak aldatu ditut, reiniziatu dut… batzuetan zuzenean gaztelera jotzen dugu, hainbeste hitz ez ezagutzearen ondorioz).

Zalantzak sor ditzaketen hitz batzuk agertu ohi dira. Ziuraski Zuzeulariok euskara maila ona izanik, ezagutuko dituzue. Baina, ezjakintasun handia dago,  euskadunzaharren artean. Hori dela eta, hona hemen laguntza modura, zerrendatxo txikia (azaldu hitzok edo helduarazi zerrendatxoa euskaraz ez jartzeko arrazoirik aipatzen dizun edonori):

  • Ezarpenak: ajustes (ingeleseko Settings itzulpena. To set: ezarri). [Smartphone-ak etorri aurreko telefonoetan Doikuntza erabili izan da nonoiz]
  • Jakinarazpenak: notificaciones (jakin+arazi+pen)
  • Xehetasunak: detalles (adibidez: kontaktu edo deien xehetasunak)
  • Iragazkia: filtro (adibidez, deien iragazki edo galbahe egiteko).
  • Eguneraketa: actualización [egunera(tu)+keta] (eguneratu: poner al día)
  • Estaldura: cobertura [cubrir>cobertura. estal(i)+dura]
  • Berrabiarazi: reiniciar (berriro abiatu arazi)
  • Datu mugikorrak: datos móviles (datu mugikorrak zuk kontratatutako mega kopuruaz internetera konektatzeko dira. Aukera merkeagoa: wifi)
  • Lehenetsia: priorizado. Lehenetsitako modua: modo predeterminado edo por defecto.
  • Erabilerraztasun: accesibilidad [erabil(i)+erraz+tasun]
  • Harpidetza: suscripción. [har(tu)+pide(bide)+tza]   Harpidetu: suscribir.

*Barkatuko didazue itzulpena frantsesez jarri ez izana, baina nahiko ondo ulertzen dituzte frantsesera ohituta daudenek.

Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?Edozein modutan, euskaldun guztiei dei egin nahi diegu, hurrengo eskaera eginez:

Mugikorra erosi behar baduzu, kontuan hartu euskaraz dagoen edo ez. Izan ere, euskaldunok hauxe egingo bagenu, enpresek kontuan hartuko lukete, euren produktuak sortzerakoan (300.000 erabiltzaile gutxieneko masa kritikoa behar da).

Honen ondorioz, euskalgintzan lanpostuak eta lana sortuko litzateke (itzulpengintzan, testatzeetan, salmenta-osteko zerbitzua…), Euskal Herritik kanpoko enpresen eskutik eta ez administrazio-publikoaren baitan edo herri-ekiminez euskaratu behar (itzulpen kolektiboak, mugikorretan korapilotsuak dira). Baita, euskararen etsaien “el euskera no sirve para nada”, “es para hablar con las vacas”, “solo se usa en los baserris”… aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko.

Horrelako egoeretatik igaro behar izan dugu Euskal Herriko dendaren batera mugikorra erostera joan garenean:

-Mira este móvil es muy bueno, tiene xxx pulgadas, doble núcleo, [un pilón] de megapixeles, blablabla.

-Si bueno, perdona, pero es que yo solo voy a comprarlo si tiene euskera.

-Ah.  uuuhm. Vale.   …   Bueno, yo creo que todos tienen (batzuetan hori esaten dute, baina ideiarik ere ez dute). Bueno, mira este, tiene de todo y está bien de precio, vale 150€.

-[orduantxe, errepikatu behar izaten dugu gure nahia]

Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?[euskaltel-eko dendatako katalogo batzuetan, telefonoen ezaugarrien artean, euskaraz zeintzuk dauden adierazten dute, baina bestelako saltokietan (ThePhoneHouse, Movistar, Orange, webguneak, FNAC…) ez dugu inolako informaziorik; mugikorrean sartu eta “ajustes>ajustes de teléfono>idioma y escritura” bidea egin behar dugu -bide hori telefonoz telefono aldatzen da-. Zoritxarrez, denda askotan ez dago hori egiterik eta saltoki birtualetan are gutxiago.]

Benetan EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloari eutsi egin behar badiogu, horixe egin beharko dugu erosterako orduan, euskaraz ez dagoenari uko egin (hori abantaila izan daiteke, merkatuan eskaintzen diguten produktu sorta hain zabalaren aurrean, nondik aukeratzen hasi ez dakigunean).

Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?Agian,  gure beharretara egokitzen ez diren ezaugarriak eta batez ere, gure aurrekontura egokitzen ez den prezioa izango dira traba nagusiak. Erabiltzaile arruntentzat, ordea, telefono gehienek antzeko ezaugarriak dituzte, baina batzuk euskaraz konfigura daitezke eta besteak ez. Ahalegina egin beharko dugu gure hizkuntzan aritzen dena topatzeko.

Ahaleginak, denok eginez gero, merezi du, bai hoixe!!!!

Zure erantzukizuna da! Guztion erantzukizuna da! [Pertsonala + kolektiboa.]

Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?
Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

14 pentsamendu “Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?”-ri buruz

  • Motorola: nirea behintzat ez.

    • euskaragara.net 2015-09-15 12:10

      Eskerrik asko ekarpenagatik.
      Motorola ez genuen jarri, antza denez Google-ek erosi zuelako eta hortaz, Smartphone Android (Google) bezala barne egongo litzateke.

  • Blackberryak euskaraz jartzeko aukera dago. Eta itzulpenak gainera oso ondo eginak daude .

    • euskagara.net 2015-09-15 16:45

      Aupa Mikel. Eskerrik asko informazioagatik!

      Antzinako Blackberry-ek (teklatu fisikoa zutenak) bazuten euskaratzeko aukera. Ikusi nituen.

      Baina ukipenezkoak ez ditut topatu euskaratu daitezkeenik. Posible da esatea zein modelo zehatz-mehatz? Zerrendan gehituko genuke.
      Mila esker!

  • Nik nire OnePlusOne-a behintzat euskaraz dut

  • LG G3s ere euskaraz erabiltzen dut

  • Nik Nexus 5 bat daukat, ta berez Android ofiziala ez dago euskaratua, baina terminalaren ROMa aldatuta, Cyanogenmod edo AOSP rom bat ipiniz, euskaraz edukitzeko eukera dago 😛
    Beraz euskaratuta ez dauden smartphonei ROMa aldatuta, euskaratu daitezke jejej

  • Eta Ubuntu erabiltzen duten bq eta meizu modeloetan euskaraz jartzerik dago?

  • Hasieran neure Samsung telefono mugikorra ez zen behar bezala bezain azkar zeren eta euskara ere ez baitzekien. Gaur, ordea, zorioneko gailuan sartzeko ” irristatu pantaila desblokatzeko” eskatzen digu. Pantaila nagusian sarturik, ikono batzuk ikusten dira bai ingelesez bai euskaraz. Edozein eremutan hitz ingelesak ikustera oso ohituta gaude baina teknologia berrien arloan ez dago batere euskararen presentziarik. Jakin badakigu ingelesa menderatzea ezinbestekoa dela bizi garen mundu globalizatuan baina barkaezina da horren aurrean besoak antxumatzea eta ezer ez edo gutxi egitea. Hori dela eta, egoera hori aldatzeko edozein ekimen begi onez ikusten dut. Lehenik eta behin, euskaldunok berak geure burua kontzientzatu behar dugu eta, behin lortuta, eta goian aipatzen denez , EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU leloaz jabetu behar dugu bizitzan merezitako lekua geure hizkuntzak izan dezan. Merkatu libreko ekonomia delako horren izenean, guk euskaldunok, erosleok ere bagara eta, hortaz , euskaraz idatzitako produktuen ezaugarriak joan daitezela eska dezakegu. Zenbat eta eskaera gehiago egon orduan eta arrakasta handiagoa erdietsiko dugu. Martxan jarri dezagun!

  • Nirea Nokia da eta, data bezalako gauzatxo batzuk euskaraz jar daitezken arren, telefonoa euskaratzerik ez dago: contactos, teléfono, etab. agertzen da.

  • Kaixo!
    Telefono mugikorraren euskal hitzen glosariorik dago?
    Eskerrik asko
    Izaskun

  • HUAWEI modelo berri bat, euskaratua 2017-11-17 20:37

    2017ko ekainean erositako HUAWEI P8 lite euskaratu daiteke!