Sareko jazarpenei aurre egiten

Sareko jazarpenei aurre egiten –

Sareko jazarpenei aurre egitenFacebookek eraso eta jazarpenei aurre egiteko funtzio berriak jarri ditu martxan, komunitate seguruago bat osatzeko asmotan.

Posible izango da interesatzen ez zazkizun edo ezagutzen ez dituzun kontaktuekin harremanik ez izatea. Neurri hauek hartzeko, kontuan izan ditu komunitatearen eta zenbait erakunderen iruzkinak; hala nola, sareetan jazarpenak jasatzen dituzten kolektiboen ordezkariak direnak, emakume eta kazetarienak, esaterako.

Facebook plataformaren komunitate-arauak hausten dituzten eduki eta kontuak ezabatzen aritu izan da, errespetua eta bizikidetza sustatu nahian. Orain arte egindakoari, funtzio gehiago batu zaizkio:

Kontaktuak blokeatu

Sare sozial honetan jazarpen bat bat salatzen bada, honako neurri hauek hartzen dira: erasotzaileak beste Facebook kontu bat zabaltzea galazten da eta erasotuaren kontua babestu egingo da.

Kontuen faltsifikazioari ere aurre egin nahi zaio, uste baino erabiltzaile faltsu gehiago baitaude sarean. Hauek identifikatu eta ezabatzeko, sare sozialek sistema teknikoak dituzte. Horiei esker eta ezarritako irizpidei jarraiki, egunero milioika kontu ezabatzen ditu Facebookek.

Mezuekin ez ikusiarena egin

Jazarpen bat gertatzen denean, erasotzailea blokeatzeak beste eraso batzuk sorrarazi ditzake, kasu batzuetan mundu fisikora pasatzen direnak.

Hori galarazteko, honako funtzio hau jarri da martxan: erasotuak ezarpen hau martxan jarri badu, mezua igortzen duenak ez du jakingo bidalitakoa irakurri den ala ez. Momentuz, txat indibidualetan bakarrik erabili daiteke, baina laster taldeko elkarrizketetarako ere erabilgarri egongo da.

Horrez gain, erasotuak mezuen jakinarazpenak ere ezabatu ditzake, kontua blokeatzeko beharrik gabe.

Adituekin lanean

Segurtasuna bermatzeko, jazarpen gaiekin lotura duten eta adituak direnekin aritu da lanean Facebook. Horietako bat da National Network to End Domestic Violence. Izenak dioen bezala, indarkeriarekin amaitzea da beraien helburua, eta horri aurre egiteko aritzen dira lanean.

Bestalde, segurtasun gaietan adituak diren 150 pertsona ere murgilduta daude ekimen honetan. AEB, India, Irlanda, Kenia, Herbeherak, Espainia eta Suediakoak dira.

Sareko jazarpenei aurre egiten