Sare sozialetan umeen argazkiak publikatzeko lau gomendio

Sare sozialetan umeen argazkiak publikatzeko lau gomendio

Sare sozialek ikaragarrizko presentzia hartu dute gure gizartean. Argazkiak, iritziak, zaletasunak eta beste zenbait kontu zabaltzen ditugu lau haizetara, maiz, horrek ekar ditzakeen ondorioei erreparatu gabe. Orain, gainera, modan dago gure seme-alaben argazkiak Facebooken, Instragramen, Youtuben eta antzekoetan eskegitzea.

Baina ba ahal dakigu, benetan, irudi horiek milioika pertsonetara heldu daitezkeela?

Sare sozialak iritsi aurretik, elkarbanatzen genituen edukiak talde txiki batean geratzen ziren, orain aldiz,  jende askorentzat daude eskuragarri; eta hori, kaltegarria izan deiteke gure seme-alabentzat.

Hori horrela, Azkue fundazioaren post batek lau gomendio jaso ditu:

 Sare sozialetan umeen argazkiak publikatzeko lau gomendio

  • Profila publikoa ez izatea

Esaterako, Facebookeko, Youtubeko edo Instagrameneko zure profila publikoa  bada, interneterako sarbidea duen edozeinek ikusi ahal izango ditu zure edukiak. Profila modu pribatuan jartzeko aukera dago, eta argitalpen bakoitzean pribatutasun ezaugarriak aldatu daitezke.

  • Inoiz ez partekatu beste batzuen seme-alaben argazkirik

Argazkian edo bideoan azaltzen diren adintxikiko guztien baimena eduki ezean gomendagarria da sare sozialetan ez zabaltzea.

  • Bideoak partekatu baino lehen, ondorioetan pentsatu

Sare sozialetan, maiz trollak ibiltzen dira. Hauek edukiak aztertu eta iruzkin maltzurrak botatzen dituzte. Baita, edukiak hartu eta erabilpen desegokia egin ere.

  • Zure seme-alaben pribatutasuna ez jarri arriskuan

Familia edo etxeko giroan ematen diren egoera asko intimitatean gordetzekoak dira; dibertigarriak, hunkigarriak eta politak izan daitezke, zalantzarik gabe, baina eremu pribatuan zaintzea eta gordetzea gomendatzen da.

 

2 pentsamendu “Sare sozialetan umeen argazkiak publikatzeko lau gomendio”-ri buruz

  • Ze arazo dago nere seme edo alabaren argazki arrunt bat sare sozialetan jartzearekin?
    Gure seme-alaben argazkiak publiko egin behar ez ditugula aholkatzeko sarrera batean beste guraso baten seme-alaben argazkia jartzeak zentzurik ba al du?

  • Hau guztia dela eta, kontzientzia sortu eta lau ohar edo gomendio partekatu nahi ditugu sare sozialetan euren seme-alaben argazki eta bideoak partekatzen dituzten guraso horiekin .