Sare sozial euskalduna: zugaz.com

Sare sozialen garaian gaude. Facebook edo Tuenti-n ez dagoena trena galdu duela dirudi. Gazteak dira, batez ere, sare horietan partaide erraz egiten direnak eta, behin sartuz gero, lagunak gehitu eta gehitu aritzen dira. Komunitate horietan milioika erabiltzaile daude eta muga jartzen ez duenarentzat ez dira seguruak.

Zugaz.com ere horrelako sare sozial bat da gazteentzako. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, bertan jolastu ahal izateko. Goienak sortu du webgunea eta euskara hutsean dago. Informazio gehiago sustatu.com.

Interesgarria iruditu zait. Anima zaitez eta sortu zure soslaia!

Zugaz. Lagunen argazkiak

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Zer duzu buruan “Sare sozial euskalduna: zugaz.com”-ri buruz

  • Sare sozialaz ez dakit ezer baina askotan entzun dut "tuenti" eta "facebook" horiei buruz. Eta beti iruditu zait gazteentzat direla, "zugaz.com" hori bezalaxe. Batzutan iruditzen zait ez zarela inor zure adina 35-60 urte tartean badago: txartel bereziak (gazte txartelak edo urrezkoak), deskontuak, bestelako abantailak…Ba,ni hemen nago. Nork daki sare sozial bat sortzen?