Samsung: “Ipada Stanley Kubrickek asmatu zuen”

Stanley Kubrick IpadPatenteen borroka latzean ari dira Apple eta Samsung. Sagarraren enpresak Galaxy Tab-en egileari egotzi zion Ipad entzutetsua kopiatu izana. Antzekotasunak nabariak dira bi produktuen artean, baina Samsung-ek epaileari lanak eman nahi dizkio: “Ipada 2001: A Space Odissey 1968 filman agertzen da”. Stanley Kubrick beraz tableten aitzindari, eta Steve Jobs kopiatzaile.

2 pentsamendu “Samsung: “Ipada Stanley Kubrickek asmatu zuen””-ri buruz

  • Txamantxoia 2011-08-30 16:47

    Bai eta zera ere! Ez dut konprenitzen ahal Steve Jobsen genialitatea aitortzeko ezintasun hori. Kubrik itzela izan zen zinez, haren pelikulak zoragarriak dira gehienak…, baina ez zen Jobsen ofizio berekoa, beraz, nekez egin ahal izango zituen honen aurkikuntzak. Funts berarekin esan dezaket nik, Julio Vernek asmatu duela olagarroa “a feira” eran, pimentoiarekin.

  • Ez hadi haserretu McBoss 😉