Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsua

Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsua –

“Gure sagardo berria!” oihukatuko du bihar Alberto IƱurrategik Astigarragako Gurutzeta sagardotegian, eta aurtengo denboraldiari hasiko da.

Baina Sagardoaren Lurraldetik landa ere egiten da sagardoa… eta ez bakarrik. Markina-Xemeingo Axpe sagardotegian, esaterako, sagarra jotzeaz nahikoa ez eta punta-puntako teknologiadun smartphone berri bat asmatu dute, sagardo zaleentzako telefono adimentsua: Kortxoa ateratzeko gai da, txotxera joan etorrietan karga dezakezu eta alkoholimetroa ere badu; tumatxa!

Axpe sagardotegiko ugazabak, txakolina eta sagardoa ekoizteaz gain, urtero-urtero egiten du iragarki bitxiren bat, bezeroei urte berria opa eta etxeko propaganda egiteko; beti ere umorea ardatz duela (hemen dituzu orain arteko guzti-guztiak).

Aurtengora bueltatuta, Bernat Casaresek zuzendu du ikus-entzunezkoa; Luis Egurrolak (zientzialaria) eta Jose Antonio Bilbaok, Axpe berak, egin dituzte antzezle lanak.

Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsuaSagardotegi denboraldirako telefono adimentsuaSagardotegi denboraldirako telefono adimentsua