Robotek zergak ordainduko dituzte

Robotek zergak ordainduko dituzte

Robotek zergak ordainduko dituzteDuela ehun urte gure etxekoek arropa errekan garbitzen zuten, duela hainbat hamarkadatik hona makina askok betetzen dituzte lehen pertsonek egiten zituzten lanak, eta gu jada hasiak gara pertsonen tokia robotek hartzen dutela ikusten. Txina, Korea eta Japoniak bakarrik munduko gainantzeko herrialdeek baino robot gehiago ezarri dituzte industrian, bereziki Txinak: %20 gehiago urtero, eta 2020 urtea baino lehen 650.000 unitate gehiago sartu nahi dituzte.

Gaiaren inguruan datu asko ikusi daitezke Robotikaren Federazio Intenazionalaren web orrian.

Adibidez Eatsa janari katea beste inor aurrez iritsi gabe zegoen puntu batera ailegatu da: langile bakar baten aurpegia ikusiko ez duzun sistema asmatu dute. Gizakiak ezkutuan daude. Bezeroak janaria eskatu eta lau minutura eskuratuko du, gizaki eta roboten arteko koordinazioaren ondorioz.

Enpresak pertsonak dauden tokian robotak jartzen hasteak zalantza asko pizten ditu, eta Europar Batasuna hasia da jada eszenatoki hori nola erregulatu daitekeen eztabaidatzen. Txostenaren arabera robotei eskubide batzuk eman nahi dizkie, baita betebeharrak ere, adibidez, zergak ordaintzea. Zergatik? Bestela askoz ere sos gutxiago kobratuko lukeelako estatuak; diru sarrerak bermatu eta enpresek beren eginbeharrak saihestu ez ditzatzen robot bakoitzarengatik pertsona batengatik ordaintzen duen zerga kopuru bera ordaindu beharko luke enpresak. Gainera, aldaketa batekin enpresariak aurreikusten duena diru gehiago irabaztea da, edo berdina izan daitekeena, kosteak murriztu.

Robotek zergak ordainduko dituzteBill Gatesen ustez 2030ean toki askotan robot gehiago arituko dira lanean pertsonak baino. Bera (noski) erabat alde dago, eta babesten du “eboluzio” horrek lan karga handia kenduko digula gizakioi. Horrela, dedikazio handiagoa eskaini ahalko genieke gizatasuna behar duten beste ofizio eta eginbehar batzuei: irakaslea, erizaina, zaintzailea… Abantailak besterik ez dizkio ikusten. Robotak lan fisiko, sinple eta ez espezializatuak egiteko erabiliko dira, omen, eta ondorioz gizakiok gure burua jantzi eta bizitzaz gehiago gozatzen aritu ahalko ginateke.

Zalantza handiak sortzen ditu, ez da? Teknofobiari bazka eman gabe, aitortu behar da robotek ez dutela sindikaturik antolatuko. Agian Skynet piztu eta humanitatea suntsitu bai, baina sindikaturik ez.

Robotek zergak ordainduko dituzte
bill gates, eatsa, Ekonomia, makinaria, robot, Robotek zergak ordainduko dituzte, robotika, zergak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude