“Izuaren botoia” izango du azkenean Facebookek

Izuaren botoia” izeneko aplikazio berri bat dute eskuragai Facebooken erabiltzaileek. Adin txikikoen babeserako neurri honek autoritateekin kontaktuan jartzeko aukera emango die sarean gehiegikeriaren bat jasaten ari diren haur zein nerabeei, web orrian azalduko zaien botoi bati klik egite hutsarekin.

Mjg2Nw==

Hasiera batean CEOP erakundearen eskariari muzin egin zion Facebookek, zerbitzuak dagoeneko martxan zituen babes neurriak “nahikoa” zirela argudiatuz, baina hilabetetako negoziaketen ondoren akordio batera iritsi dira bi aldeak. Ondorioz, Facebooken erabiltzaileek orain arte Myspace edo Bebo sareen erabiltzaileek zuten sistema hau instalatzeko aukera izango dute.

Bada hala ere neurri honen eraginkortasuna dudan jartzen duenik. Rik Ferguson, interneteko segurtasunaz arduratzen den Trend Mikro enpresako aholkulariak bere blogean idatzi duenez, pederastek “besteren argazkiak, identitate faltsuak eta gezurrak darabiltzate ez diren zerbaiten itxura emateko” eta beraz izuaren botoiak ez du agian espero daitekeen besteko eraginkortasunik izango.

Hala ere gogorazi du adin txikikoek interneten jasan ditzaketen gehiegikerien aurrean duten arazoetako bat nora jo ez jakitea dela, eta neurri honekin arazoaren alde hori behintzat konpondu duela Facebookek.

Irudia | facebooken logoa | ajc1 | Creative Commons By SA
adin txikikoak, facebook, segurtasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude