Red Karaoke: karaoke zaleentzako sare soziala

NDkzOQ==

Karaokea gustuko baduzu eta abesteak txoratzen bazaitu, adi: Red Karaoke sare sozialak ohiko karaokeaz haratago doan on line karaoke zerbitzua eskaintzen dizu dohainik! 

Ordenagailua, Internet konexioa eta mikrofonoa bakarrik beharko duzu. Hortik aurrera, kantuari ekin diezaiokezu inolako mugarik gabe. Gainera, webcama baduzu, zure emanaldia bideoz graba dezakezu lagunekin partekatzeko.

Hasteko, Red Karaoke sarean izena eman beharko duzu; bi eratara egin dezakezu: formularioa betez edota zeure Facebook kontua erabiliz.

Hurrengo pausoa abestia aukeratzea izango da, 400.000 baino gehiago dituzu aukeran. Izenburuaren edota abeslariaren araberako bilaketa egin dezakezu. Dena dela, ez bazaizu ezer burura etortzen, Red Karaokek eguneko kanta proposatzen dizu. Abesten hasi aurretik, beste erabiltzaileen emanaldiak ikus ditzakezu zer nolako maila dagoen aztertzeko. Horrez gain, zerbitzuak zenbait gomendio ematen dizkizu abesten hasi aurretik, hala nola, abestiaren hitzak aurretik ondo irakurtzea, mikrofonoa ahora gehiegi ez hurbiltzea, entzungailuak erabiltzea soinua akoplatu ez dadin eta abar.

Behin dena prest duzula, aukeratu zein formatutan grabatu nahi duzun zure emanaldia, eutsi gogor mikrofonoari, eztarria ondo garbitu eta ekin kantuari!

Zerbitzuaren beste zenbait ezaugarri:

  • Abestiak lagunei bidaltzeko aukera. 
  • Zeure kontuaren eta edukien gaineko kontrol zabala. 
  • Virtua sing: sortu zure abatarra zuk nahi duzun itxura emanez abestu ezazu eszenatoki birtual batean. 
  • Komunitatea: Bloga, foroa eta chat-a (azken hau, VIP erabiltzaileentzat soilik).
  • Jolasak: lehiaketak, promozio komertzialak, rankingak, bideo onenak… 
  • Deskargak: abesti instrumentalak MP3 formatuan erosteko aukera. 

Dena dela, zerbitzu osoagoa nahi baduzu aukera zabalagoekin, VIP kontua egin dezakezu, baina ez da doan.   

Red Karaoke Windows, Mac, GNU/Linux eta Unix plataformekin bateragarria da, nahiz eta azken hiru horietan zenbait muga izan. 

Iganderako zenituen plan guztiak bertan behera uzten hasi zara dagoeneko, ez da ala? 

 

 

 

HTML Kodea

Irudia | Red Karaoke | Red Karaoke | LGPL