Pribatutasunaren polemika

Pribatutasunaren polemika

Duela hilabete batzuk WhatsApp bere erabiltzaileen datuak Facebookekin partekatzen hasi zen.

Pribatutasunaren polemikaPolemika handia sortu zuen Europan Whatsapp eta Facebooken arteko datuen trukaketak. Izan ere, herrialde guztiak ez daude ados hitzarmen honekin. Alemania eta Erresuma Batuak debekatu egin diei bi enpresa hauei datuen partekatzea. Frantzia ere kontran dago.

Erabaki honen helburua komertziala da. Facebook Inc.-en negozio nagusia publizitatea da eta hitzarmen honek iragarkien aukeraketa hobetzea ahalbidetzen die.

Polemikaren pizgarrietako bat zera zen: ez zegoen pribatutasun politikari uko egiteko aukerarik; erabiltzaileek onartu egin behar zuten. Hori egin ezean, WhatsApp gabe geldituko liratekeen.

Sortu den zalantzetako bat datu horiek erabiltzeko modua da. Pribatuak direla suposatzen da, baina nork bermatzen du hori?

Aipatutako herrialdeek, Alemania, Erresuma Batua eta Frantziak, indibidualki egin dute hitzarmen honen aurka. Ez dituzte indarrak batu eta kolektiboki salaketa egin. Ikusiko dugu gainontzekoek zer nolako jarrera hartzen duten, eta beraiekin batera Europar Batasunak.

Pribatutasunaren polemika