Poteak eskatzen laguntzeko Androiderako aplikazioa


 

Jai giroan sartu zarete koadrila handia tabernan. Zuk duzu dirua patrikan, baita edariak eskatzeko ardura ere:

-Zer eskatuko dugu? -galdetzen duzu.

Nahastu besterik ez dizute egin. Denak batera ari zaizkizu, ezinean zabiltza. Erabat ezinezkoa da denen tragoaz akordatzea! Memoriak huts egin dizu. Pikutara doa zure aldarte zoriontsua, eta, gutxi balitz, lagunak ere haserretzen ari zaizkizu. Zer egin?-pentsatzen duzu lur jota

-ApPoteo da zure arazoen konponbidea!!

Horrela salduko litzateke, gutxi gora behera, ApPoteo Android-erako aplikazioa Teletiendan.

Baina, zer da ApPoteo aplikazioa?

Naisten Hattu erabiltzaileak sortu du ApPoteo aplikazioa, euskaraz goitik behera. Horrela deskribatzen du Google Play dendan:

“Kuadrillarekin poteatzen zaudela paper eta boligrafo gabe bazabiltza erabili ezazu aplikazio hau!! Edari arruntenak bertan daude, eta laister zure edari gustokoenak sartu ahalgo dituzu.”

Poteak lau eratan daude sailkatuta: Txikiak, Normalak, Sobremesa eta Konbinatuak. Alegia, bertan aurki ditzakezu, zuritoak, pikatxikiak, txakolinak, marianitoak, kañak, kalimotxoak, patxarana, vodka…

Behin eskaria osatzen zoazela, “mahai-zapian” apuntatzen joango dira. Azkenean, behin lagun guztiek eskatutakoa jaso duzunean zerrendan agertuko zaizu zer eskatu eta bakoitzeko zenbat. Hortik aurrera, ahaztu ApPoteo eta segi ondo pasatzera!


 

 

 

 

android, aplikazioa, appoteo, poteoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude