Partida hastera doa!

Partida hastera doa! –

Asko eta asko dira bideojokoetan aritzen diren euskaldunak, baina sarri euskal hiztun ugarik gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko zein beste hizkuntzaren batzuetako jokoetara jo ohi dute.

Aukeratu hizkuntza: Deutsch, English, Español, Français, …Euskara

Partida hastera doa!

Euskara? Bai, uste baino aukera handiagoa dago euskaraz jolasteko. Game Erauntsia da horren arduradunetako bat. Euskal Herrian bideojokoen inguruko zaletasuna konpartitzeko baliagarria zitekeen komunitate bat sortzeko asmoz ekin zioten proiektuari. Hasieran webgune sinple bat izango zela uste zuten arren, komunitate handi bat osatzen dute jada.

Euskarazko joko gabezia ikusi zuten eta zeundenetik, gehienak, joko didaktikoak eta umeei zuzendutakoak zirela. Hutsune hori betetzeko lanetan ari dira. Beraien webgunean bideojokoen munduan murgiltzeko aukera izango duzu.

Adi! Partida hastera doa! Prest? Hona hemen buruko eskemak apurtu eta une onak pasaraziko dizkizun zenbait euskarazko joko:

.

0 A.D.

Lehenengo jokalaria 0 A.D. da. Wildfire Gamesek sortutako bideojokoa da. K.a. 500 eta K.o. 500 urte bitartean kokatzen da istorioa, non garai horretako zibilizazioak azaltzen diren, hala nola, Atenas, Kartagena, Mazedonia eta Iberiakoak.

Estrategia joko bat da eta erabiltzaileak lider papera du: baliabideak lortu behar ditu, soldaduak erreklutatu, eraso zein defentsak prestatu eta aurkariak azpiratzeko jokaldi desberdinak landu.

Euskarazko lehenengo estrategia bideojokoa da. Hori dela eta, terminologia ugari euskaratu behar izan zuten. Beraz, behin lan hori eginda, mota honetako jokoak ere euskaraz izateko aukera paregabea da.

Software librekoa da eta horrek ahalbidetu du aldaketak egin ahal izatea.

Interesatuta bazaude eta ordenagailuan instalatu nahi baduzu, 0 A.D.–ren webgunera joan besterik ez duzu.

.

SuperTux Kart

Bigarren jokalaria ere ez da makala! Oso ezaguna egin zen Super Mario Kart eta bideojoko horretan dago inspiratuta SuperTux Kart65 hizkuntzatara itzulita dago eta horietako bat euskara da.

Auto lasterketa bat da joko honen funtsa. Jokalariak hainbat oztopo izango ditu partidan zehar: bidean bertan daudenak eta aurkariek jaurtitzen dituztenak.

Horrez gain, opariak ere badaude lasterketan zehar: azelerazioa handitzeko nitroa, aurkariak eraisteko bolo eta koheteak edo euli zartagailuak, esaterako.

Kode librekoa eta doakoa da SuperTux Kart eta Librezalek euskaratu du.

Kasu honetan azaltzen diren pertsonaiak oso ezagunak dira Software librean. Linux sistema eragileko Tux pinguinoa agertzen da, GIMP argazki editoreko Wilber txakurra, Pidgin mezularitza sistemako usoa, BSD sistema eragileko Beastie deabrua eta Blender 3D animazioak egiteko tresnako Suzanne tximinoa, besteak beste.

.

The Vanishing of Ethan Carter

Eta partida honetako hirugarren eta azken jokalaria The Vanishing of Ethan Carter daAbentura grafiko eta drama interaktibo bat da. Plataforma ezberdinetarako eskaintzen da (PC, PS4) eta oso-osorik euskaratuta dago. Soinu eta ahotsak ingelesez eta polonieraz dira eta itzulpenak azpitituluen bidez egiten dira.

Ethan Carter 12 urteko haurrak gutun bat bidaltzen dio Paul Prospero fenomeno paranormalen ikertzaileari. Izan ere, Wisconsin estatuko Red Creek Valley herrian bizi da eta gertaera arraroak gertatzen ari dira.

Errealitate birtualarekin jolasteko prestatuta dago, bideojoko asko egiten ari diren apustuarekin bat eginez.

Argi dago euskarak baduela bere lekua bideojokoetan eta uste baino aukera gehiago ditugu euskaraz jolasteko. Ez al gara gu euskara mugatzen dugunak? Euskara ere estrategiako jokoetan ere erabili dezakegun hizkuntza da!

.

Bide luzea dugu oraindik ere bideojokogintzan, beraz, Game Overrik ez!

Partida hastera doa!
bideo-jokoak, bideojokoa, bideojokoak, bideojolasak, gamerauntsia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude