Parekorik ez duten hiru asmakuntza

1. Lapurtzerik ez dagoen bizikleta

Apenas ezagutzen dut bizikleta inoiz lapurtu ez dioten inor. Diru apur bat egiteko edota parrandatik etxera itzultzeko, komeni baino gehiago dira antza kleptomania txirringazalea garatu dutenak, eta orotariko giltzarrapoak hausteko abilezia dute gainera. Baina horrek ere badu konponbidea: giltzarrapo ere baden bizikleta asmatu berri dute. Jada lasai bizi zaitezke!

a

Seme-alabak deiak erantzutera derrigortzeko aplikazioa

Gurasoei asko gustatuko zaie akaso, baina ez dirudi seme-alabek maiteko dutenik. Dena dela, bikaina da ideia. Gurasoen deiak erantzuten ez dituzten seme-alaben mugikorrak blokeatzeko aukera ematen du.

Kafea prestatzen duen iratzargailua

Azken honek ez du azalpenik behar. Iratzargailua ez gorrotatzeko modurik ez zegoela uste bazenuen, oker zaude. Kafe usain gozoarekin esnatzea baino hoberik ez dago, eta asmakizun honi esker, esnatu eta berehala dastatu ahal izango duzu. Hori bai, kontuz iratzargailua kolpatzearekin!

IRA

asmakuntza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude