Papera eta internet: kazetaritzaren etorkizuna eztabaidagai ZuZeuren urteurrenean

ZuZeu albistariaren urteurrenaren harira bigarren mahai ingurua antolatu dugu. Iragan astean euskara eta Internet gaiari eutsi zioten euskal blogosferako hainbat adituk: Luistxo Fernandezek, Patxi Gaztelumendik, Maite Goñik eta Haritz Rodriguezek. Nagore Vega izan zuten gidari.

Orain grabatu berri dugun mahai inguruak papera eta internet izan ditu mintzagai. Iragan astean egin bezalaxe, 360 gradutan grabatzen duen kameraren parean jarri ditugu Martxelo Otamendi, Xabier Letona, Nerea Azurmendi, Gorka Julio eta Pilar Kaltzada. Azken honek moderatzaile lanak burutu ditu.

50 minutu pasatxo iraun duen solasaldian ideiak, eztabaidak, eta proposamenak bildu dituzte gonbidatuek.

Paperaz gain kazetaritza bera krisian ote dagoen, etorkizuneko ereduek zein norabide hartu beharko luketen, kazetaritzaren oinarri berriak zeintzuk diren, eta bestelako gaiak jorratu dituzte. Errezeta magikorik ez, baina proposamen eta burutazio ugari. Galdera interesgarriak ere sortu dira solasaldian.

Digitalak ekoiztetxeko Lasarteko estudioetan egin da grabaketa hau ere, 360 gradutan grabatzen duen kameraren bitartez. Apirilaren 14tik aurrera, bi mahai inguruak jarraitu ahal izango dituzue ZuZeun bertan.

MTg1MA==

MTg0OQ==

Irudia | Pilar Kaltzada eta Gorka Julio Nerea Azurmendiren esanak entzuten | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Martxelo Otamendi azalpenak ematen | zz | Creative Commons By SA
eztabaida, Internet, mahai ingurua, Papera, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Papera eta internet: kazetaritzaren etorkizuna eztabaidagai ZuZeuren urteurrenean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude