“Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak” webmintegia

“Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak” webmintegia – 

Azaroaren 17an “Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak” webmintegia egingo du UEUk. Une honetan, ikasteko eta irakasteko prozesuak gero eta testuinguru dinamiko gehiagotan gauzatzen ari dira. Ondorioz, eredu teknopedagogikoen garrantzia handia da, horiei esker izango baitugu testuinguru-aniztasun horretako funtsezko hainbat alderdi aztertu eta interpretatzeko modua: ikastaroen diseinu didaktikoa, interakzioaren kudeaketa, e-jarduerak edo ebaluaziorako prozedurak, besteak beste.

UOC-ekin lankidetzan, “Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa” liburua itzuli berri du UEUk eta hau aitzaki bezala hartuta, bertako ordezkariak gonbidatu dituzte webmintegira. Ondoren, Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako ordezkariek ere parte hartuko dute, bakoitzak bere testuinguruaren berri emateko.
.

EGITARAUA

Ongi etorria:

  • Abel Camacho (UEUko Online Eredu Pedagogikoa)

Sarrera:

  • Albert Sangrá (UOC. “Decálogo para la mejora de la docencia online” egilea)

Mahai-ingurua:

  • Ainhoa Latatu (UEU. GOI Ikastegi Atxikia)
  • Nekane Beloki (UPV/EHU. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua- HELAZ)
  • Amaia Arroyo (Mondragon Unibertsitatea. Gizarte Digitalerako hezkuntza eta Komunikazioa alorra)
  • Maitane Cortés (Deustuko Unibertsitatea. Deusto Online)
  • Pablo San Román (Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Hezkuntza Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia)
  • Moderazioa eta amaierako ondorioak: Abel Camacho (UEUko Online Eredu Pedagogikoa)

 

Izena eman nahi baldin baduzu, bidali zure izen abizenak komunikazioa@ueu.eus helbidera.

"Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak" webmintegia

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)