ON ZIENTZIA bideo amateurren lehiaketako lehen lanak ikusgai

on-logoa Lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 24an amaituko da, baina orain arte aurkeztu   diren bideoak dagoeneko lehiaketaren webgunean ikusgai daude: www.onzientzia.tv

Sari hauek jasoko dituzte lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 € lehenengoak, 1.500 € bigarrenak eta 1.500 € euskarazko lanik onenak. Gainera, bideorik onenak Teknopolis telebista-saioan ikusteko aukera izango da.

Edonork har dezake parte lehiaketa honetan, eta bideoen gaia librea da: norberaren edo besteren ikerketak, eztabaidak, zientziaren mugarriak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia, bitxikeriak…

Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan beharko dute, eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Helburua, publiko-mota guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea da.

Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan, Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatzen dute bideo amateurren lehiaketa.

bideo lehiaketa elhuyar dipc saria zientzia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude