Ogiaren lekuan, oilaskoa

cc-by mike-licht-notionscapital.com
cc-by mike-licht-notionscapital.com

Ez dugu antzeko lekuetan ibiltzeko ohitura handiegirik, eta ez dakigu zer arraio lortu nahi duten halako inbentoarekin. Seguru asko ogiak gizendu egiten duela usteko dute.

Baina hartu kontutan hirugiharra gaztatan bilduta dagoela, eta oilaskoak ere badaroala zerbait gainetik olioari eusteko, (irin, ogi birrin edo antzeko). Gainera, kola gasdun bat ere beharko da horri guztiari eztarrian behera bultzatzeko, dela Pepsi edo dela besteren bat, eta patata frijitu batzuk ere bai, laguntzeko…

En fin, gose bazara egin play bideoari: agian kendu egingo zaizu.

http://www.youtube.com/watch?v=dh_JXJoV2Yo

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)