Norberaren identitatea sarean ere zaindu beharraz

Norberaren identitatea sarean ere zaindu beharraz

Arkaitz Sukuntzak “Sarean gure marka zaindu behar dugu” adierazi digu sarean.eus teknologiari buruzko blogean, Personal Branding delakoa ahotan hartuta.

Norberaren identitatea sarean ere zaindu beharrazGeroz eta gehiago lantzen dugu gure marka pertsonala, gure identitatea sarean saltzeak marketinaren barruan Personal Branding izena jaso du eta gaur egun asko erabiltzen ari den kontzeptua da. Langabezian dagoenarentzat aukera bat izateaz gain, edonorentzat bere lana eta ezagutza sareratzeko aukera da.

1999. urtean sortu zen kontzeptua eta pixkanaka, marketin onlineko estrategia, profil profesionalera aplikatzen hasi zen Estatu Batuetan. Egun, Euskal Herrian errealitatea da, denok baitugu sare sozialen batean profilen bat.  Azken finean, hori da marka pertsonala zaintzea: Gure identitate digitala kontuan izatea, helburu bat ezarriz eta ekintzez jarraituz.

.

Marka pertsonalari garrantzia emateko garaia da. Baina nola?

Gure marka pertsonala sortzeko orduan prozesu bat jarraitu behar dugu. Lehenik eta behin helburua zehaztuz. Zein da gure helburua? Zertarako gaude sarean eta zer lortu nahi dugu?

Xedea argi izanik barne analisia egin behar da, ahuleziak eta abileziak aztertu eta finkatu. Estrategia osatzea oso garrantzitsua izango da: Zein ekintza garatu, noiz eta nola. Horretarako egutegi bat osatzea gomendagarria da, fase ezberdinak identifikatu eta egutegian ezarriz.

Zein sare sozialetan egon behar dugu? Gure publikoa eta gure helburuak beteko dituen horretan egon beharko genuke. Ondo aztertu behar dugu gure konpetentzia, ondo egiten dutenaz ikasi eta gure nortasuna ezarriz. Gaizki egiten dutenetik ere asko ikasiko dugu, egin behar ez dena argi edukitzea oinarrizkoa baita.

Eta denbora? Ez al dugu denbora gehiegi beharko sare sozialak mantentzeko eta modu egokian gure marka digitala zaintzeko? Merezi duen guztiak lana behar du, baina kasu honetan ondo planifikatzea da gakoa. Ia sare sozial guztiek dute gure argitalpenak planifikatzeko aukera. Horrela ez bada, beti dago sarean aplikazioren bat gure edukiak konfiguratu eta programatzeko.

Ospe digitala zaintzeko, koherenteak izan behar gara, esan eta egiten dugunaren artean logika mantenduz. Gure jarraitzaileekin enpatia izan, beraiek gugandik behar edo espero dutena jaso behar dute. Ez badugu gure komunitatearekin konektatzen ezingo dugu beraiekin ondo komunikatu. Beraz, sarean gugan gehiegi pentsatzea ez da egokia, sareen atzean dagoen publikoan pentsatu behar da.

Eta nola ez, ezberdindu! Gure burua besteengandik ezberdindu behar dugu. Galdera honi erantzuna eman behar diogu: “Zertan gara diferenteak?”. Horrek egingo gaitu berezi, eta marka pertsonala lantzerakoan lagungarria izango zaigu.

Norberaren identitatea sarean ere zaindu beharraz
marka, Personal Branding, sare-sozialak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude