Non hasten da zure egun digitala?

Egun digitala posta-elektronikoa begiratzen hasten diren horiek antolatuagoak omen dira eta euren betebeharrei ematen omen diete lehentasuna.

Markekin edo enpresekin ditugun harremanak ere ezberdinak omen dira, gure joera digitalen arabera. Ordenadorea piztu eta facebook-era jotzen duten horiek marka ezberdinekin harreman gehiago dituztela diote.

Zerbait zehatza behar dutenean ez ezik, entretenimendu bila eta hartu-eman bila jotzen dute marka ezberdinetara. Eta enpresek ongi dakite hori.

Posta elektronikora eta sare sozialetara lehenik jotzen ez dutenak ere badira, ordea.

Enpresako webgunera, albiste atarietara edota bilatzaileetara jotzen dute gutxi batzuk lehenik eta behin. Eta ohitura horrexek gure izaera salatzen omen du.

Eta zuk non hasten duzu zure egun digitala?

MjY0OA==

Irudia | Bisitatzen duzun lehen webgunea | zz | Creative Commons By SA
egun digitala, Internet, posta elektronikoa, sare-sozialak

2 pentsamendu “Non hasten da zure egun digitala?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude