Non dago muga?

J. Craig Venterren asmakuntza da lehen zelula bizidun artifiziala. Rockvillen, AEBtan, genoma artizial batez egindako bakteria bati bizia eman dio. Egiazko bakteria baten kopia bat besterik ez da genoma hau, baina ordenagailu baten bidez emandako aginduekin sortu da, eta horretan datza berrikuntzak. Bakteria artifizial honek, bakteria errealen modura birsortzeko gaitasuna erakutsi du.

Bizia modu artifizialean sortzeari ateak zabaltzen dizkio aukera honek. Komunitate zientifikoak, medikuntzan edo ikerketan bide berriak urratzeko aukera bezala ikusi du. “Gizateriaren hobebeharra” bilatu nahi ei dute honekin, baina honek izan ditzakeen bestelako erabileretan ere jarri dute arreta. Helburu terroristekin ere baliatu baitezakete bakteria genetiko hau.

Ostegunean iragarri zuen Craig Venterren Science aldizkarian bakteria asmatu zuela eta AEBtako presidenteak luze itxaron gabe eskatu zion bioetika aholkulariari ikerketaren inplikazioak aztertzeko. Datozen astetan aztertuko dituzte honek izan ditzakeen ondorioak, nola gizartearen eraldaketan hala pertsonen osasunean.

Zalantzak

Obamak bioetika aholkulariarengana jo izanak zentzua du ordea. Gizatasunaren mugen inguruko eztabaida ekarri baitu zientzialariaren asmakuntzak. Noraino da gizakia gizaki, hainbeste inplante eta asmazio artifizialekin?

Zientzilariek ikerketa eremu hau arautzea ezinbestekotzat jotzen dute. Hainbat bioetikarirentzat, ordenagailuz bakteriak sortzea aurrerakuntza positiboa da. “Ez du arrisku handirik” baieztatu dute. Interesgarriagoa da zentzu horretan, Joan Guinovart Cosceko presidenteak aireratzen duen ideia: pertsonak historian zehar natura dominatzeko ideia present izan duela beti. Eta horixe egin duela milaka urtetan zehar, otsoen etxekotzearekin hasi, nekazaritzarekin eta medikuntzarekin jarraituz. Zentzu horretan kokatu du Venterren aurkikuntza.

Baina non ditu mugak gizatasunak? Eta non jarri behar dizkio bioetikak? Noiz galtzen du gizatasuna pertsonak hainbeste inplante eta garapen artifizial gehitzen dizkionean?

Craig Venter: ba al da eztabaida etikorik?

Irudia | Craig Venter: ba al da eztabaida etikorik? | Ezezaguna | LGPL