Nola jarri mugak, mugarik gabeko sare bati?

Nola jarri mugak, mugarik gabeko sare bati?

Nola jarri mugak, mugarik gabeko sare bati?Teknologia berrien gorakadak bete betean harrapatu gaitu. Guraso asko arduratuta dabiltza euren seme alabak Interneten nabigatzeko beraiek baino erraztasun handiagoa dutela eta. Eusko Jaurlaritzak gida bat argitaratu du, Sare Sozialak zein sarean eskura daitezkeen beste zenbait informazio arriskutsuak izan daitezkeelakoan: “Seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan hezteko gida”.

Internet eta teknologia berriak, hitz egingo dugu familian? izeneko eskuliburuan, teknologia berrien erabilera arduratsuaren inguruko oinarrizko jarraibideak daude jasota eta Zeuk Esan webgunean ere eskuragarri dago, gaztelaniaz eta euskaraz.

“Internet, teknologia berriak eta sare sozialak ez dira ez onak, ez txarrak; eskaintzen dituzten abantailak edo desabantailak tresna horietaz egiten dugun erabileraren araberakoak dira”, honela dio Zeuk Esan webguneak. Eta ondoren, nerabeek tresna digitalak segurtasunez erabiltzeko garatu behar dituzten zentzu etiko eta moralaz hitz egiten digu. Horretarako, noski, ezinbestekoa da guraso eta irakasleak ere jakitun izatea eta hauei baliabideak ea formakuntza eskaintzea; hori da, hain zuzen, webgunearen helburua.

Nola jarri mugak, mugarik gabeko sare bati? nerabeek teknologiaren alde praktikoaren zirrikitu guztiak ezagutzen dituztenean, ez da erraz honen erabilera kontrolatzea.

gurasoak, Internet, Nerabeak, sare-sozialak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude