Nola egin sekretuak gmail-eko zure mezuak

Nola egin sekretuak gmail-eko zure mezuak –

Segurtasun neurriak areagotu egin dira WannaCry eta Petyako erasoen ondoren —bitcoinen truke datuak bahitzen zituzten bi birus izugarri horiek—. Printzipioz, ondo legoke aparteko baliabide batzuk izatea [artxibo ezezagunak ez zabaltzeaz, eta ekipo edota programak eguneratuta izateaz gain].

Neurri osagarri horietako bat izan daiteke gmaileko zure mezuak sekretuak egitea, alegia, zure mezuak bakar-bakarrik irakurri ahal izatea bidaltzen diozun pertsona horrek. Erraza da hori egitea:mezuak enkriptatu egin ditzakezu, pasahitz baten bidez.

Beraz, gmaileko mezuak enkriptatzeko, kanpoko tresna bat behar duzu: Secure Safe for gmail. Doakoa eta birus gabekoa da, eta Chrome nabigatzaile barruan instalatu behar duzu. Erabilterraza da oso!

Lehenengo urratsa: plugina deskargatu eta instalatu. Horretarako, egin klik estekan, eta gehitu Chromen «+ Añadir a Chrome»n sakatuta. Automatikoki instalatuko da.

  Nola egin sekretuak gmail-eko zure mezuak

Behin plugina instalatuta, Gmail zabaltzean pluginaren ikonoa (giltzarrapoa) agertuko zaizu zure postaren «IDATZI» atalean. Klik egin ikono horretan, eta idazteko leiho bat zabalduko da: «secured».

gmail1

Leiho horretan idatzi behar duzu mezua. Gero, jasotzailearen helbide elektronikoa adierazi, ohi bezala, eta «send encrypted» agertuko zaizu mezuaren azpialdean. Bertan sakatuz gero, beste leiho bat zabalduko zaizu: zure helbidearen pasahitza eskatuko dizu, eta pasahitza gogorarazteko pista bat idazteko aukera ere eskainiko dizu —bai mezuaren igorleari [zuri], bai hartzaileari—.

gmail2

Adierazitako guztia erabiltzeko, baina, mezuaren jasotzaileak aurretiaz ezagutu behar du pasahitza.

Orain, azaldutako guztia praktikan jartzea falta zaizu bakarrik. Ea baliogarria zaizun!

Nola egin sekretuak gmail-eko zure mezuak