Natura erretratatzeko hamar gomendio

Natura erretratatzeko hamar gomendio topatu berri ditut sarean, “LD Nature Photography” web orrian. Azkenaldian asko ari dira agertzen Zuzeun naturak eskaintzen dizkigun hamaika irudi ikusgarri, “ioninor” erabiltzailearen eskutik. Jarraian agertzen diren argibideak argazki horiek guk geuk egiteko dira; esan bezala argibide teknikoak, paisaia eta elementuak zuen esku.

natura

 

 

1.- Inguruneak eskaintzen dizkigun marra bisualak aprobetxatzen asmatu behar da, linea horiek interesgune batera eraman gaitzaten, edo behintzat, ikusleari argazki barruan bide bat emateko.

 

 

 

natura

 

2.- Kanpoan zein barruan ateratzen diren argazkietan oso garrantzitsua da argi iturria nondik datorren kontutan hartzea, eta horren arabera, nahi dugun irudia aurkitzen saiatu. Elementu berdinari ikuspuntu ezberdinetatik argazkiak ateratzea ona da, ondoren angeluetako batek besteak baino gehiago iradoki dezakeela ikusi baitezakegu.

 

 

natura

 

 

3.- Garrantzitsua da ortzi-muga ez ebakitzea. Horrek argazkiari arnasa hartzeko aukera handia ematen dio.

 

 

natura

 

 

 

 

4.- Gure argazkia begiratzen duen ikusleari marko natural bat eskaintzen saiatu behar gara noizbehinka, naturak eskaintzen baititu, eta horrek sakontasun handiagoa ematen dio irudiari.

 

 

 

 

 

natura

 

 

 

5.- Batzuetan elementuari asko hurbiltzea onuragarria izan daiteke, adibidez, loreen kasuan. Lore baten detaile plano batek lore osoak erakusten ez duen zerbait bistaratu dezake; berdin gertatzen da animalia txikiekin.

 

 

 

natura

 

 

6.- Argazki batean protagonismo handiena izaki bizidunek hartzen dute, begia haiengana joango zaigu lehenik, beti. Aurrena pertsonengana, ondoren animaliengana, eta azkenik, landare eta objektuak begiratuko ditugu. Horregatik garrantzizkoa da arreta izaki bizidun batengan jarri nahi badugu, atzeko planoan arreta hori desbideratu dezaketen beste izaki batzuk ez egotea. Beste kasu batzuetan, noski, izaki bizidun bat baino gehiago sartu nahiko dugu argazkian, baina kasu horretan, fokatzea eta posizioa zaindu behar dira.

 

 

 

natura

 

 

7.- Simetriak beti ematen dio edertasuna argazkiari, atsegina suertatu ohi da begientzako. Hori ahalbidetzen duen elementu nagusia ura da. Horretaz gain beirak ere joko handia eman dezake, inguruan horretarako aukera egonez gero.

 

 

 

natura

 

8.- “Sakontasun eremua” (depth of field) ere oso aberasgarria da argazkiaren konposizioarekin jolasteko. Enfokatuta dagoen elementuaren atzeko eta aurreko eremua zatitzen du. Interesgunea enfokatuta eta lehen planoan, fondoa bigarren planoan eta fokatu gabe; edota alderantziz.

 

natura

 

 

9.- Kontrasteak mesedea egiten du maiz, bai kolore zein argi kontrasteak. Baso itxi batean sartzen diren argi izpiak, esaterako, adibide ona dira, baita irudi honetan agertzen den kolore leherketa ere.

 

 

 

natura

 

 

 

10.- Herenen legea izango da, beharbada, zerrenda honetako gomendio ezagunena. Hau da, interesgune bihurtu nahi dugun elementua argazkiaren erdigunetik kendu beharko genuke; argazkia hiru zatitan eginez gero, elementua linea horietako batean kokatzea interesgarria suertatzen da gehienetan.

 

 

 

Natura erretratatzeko hamar gomendio

argazkiak, legeak, natura, ordoki, zuhaitz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude