Natur Zientzien 2. topaketan posterrak aurkezteko deialdia azaroaren 6an bukatzen da

UEUren Natur Zientzien sailak-Euskalnaturak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da 2015eko azaroaren 28an eta 29an, Donostian. Bertan posterrak aurkezteko epea azaroaren 6an bukatzen da.

Natur Zientzien 2. topaketan posterrak aurkezteko deialdia azaroaren 6an bukatzen daNaturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten talde eta norbanako guztiek bidali ahal izango dituzte posterrak. Honako hauek, esate baterako:

  • Natur taldeek: egiten dituzten ekintzak laburbildu ditzakete poster bakar batean, edo proiektu zehatzen posterrak aurkezu ahal izango dituzte.
  • Ikerketa taldeek: garatzen dituzten ikerketa-lerroen laburpena azaldu ahal izango dute, baina egokiagoa litzateke ikerketa-lerro bakoitzarekin poster bat sortzea, testuingurua, metodologiaren orokortasunak eta abar ezagutzeko. Era horretan, taldeen arteko elkarrekintzak sortzeko aukera handiagoa egongo litzateke. Ikasleek ikerketa taldeek egiten dituzten lanak ezagutzeko aukera paregabea ere izan daiteke honako hau.
  • Naturzaleek: inolako talde batean ere egon gabe lan interesgarriak garatuz gero, horiek aurkezteko aukera izango dute.
  • Erakunde publikoek: naturarekin zerikusia duten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Posterren ezaugarriak

  • Posterrak euskaraz idatzita egon beharko dira
  • Euskal Herriko zein kanpoko lanak azaldu ahal izango dituzte.
  • Partehartzaile bakoitzak poster bat aurkezu ahal izango du lehen autore moduan, baina talde bereko hainbat poster aurkeztu ahal izango dira.
  • Posterren egileetako batek topaketan izena ematea ezinbestekoa izango da
  • Posterrek formatu bertikala izan beharko dute; gehienez 120 cm luze eta 80 cm zabal.

Posterren deialdia

  • Noizko: azaroak 6
  • Zer: Posterren inguruko informazioa horretarako prestatutako txantiloia erabiliz bidali beharko da.
  • Nora: azaroaren 6a baino lehen UEUko Natur Zientzien sailaren helbide elektronikora: natur_zientziak@ueu.eus

IZENA EMATEA ZABALIK: Topaketetan izena emateko epea ere zabalik dago.

Natur Zientzien 2. topaketa
deialdia, natur zientziak, posterrak, topaketak, ueu
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude