NASA Linuxen alde

NASA Linuxen alde

NASA Linuxen aldeEstatu Batuetako espazio agentziaren iritziz, “Windows ez da software fidagarria”. Eta Nazioarteko Estazio Espazialean Linux ezartzea erabaki dute. Linux Fundazioaren arabera, Keith Chuvalak, United Space Alliaceko kide batek, eman ditu pausu honen arrazoiak: “konfidantzazko sistema operatibo bat behar genuen, egonkorra; ez da erraza sostengu teknikoa izatea Lurretik 400km-ra.”

Astronauten ekipo pertsonalez gain, estazioko robotari ere instalatuko diote berrikuntza. Robonaut astronauten zeregin arriskutsu edo sinpleenak egiteko dago diseinatuta, eta bideo honetan lanean ikusi dezakegu.

Pauso bat besterik ez da izan NASArentzat, baina sekulako jauzia software askearen aldeko bidean.

 NASA Linuxen alde

Pauso bat besterik ez da izan NASArentzat, baina sekulako jauzia software askearen aldeko bidean.