Musikariarentzako 5 ezinbesteko APP

Musikariarentzako 5 ezinbesteko APP –

Gaur egun mugikorra aizto suitzarra da edonorentzat. Milaka tresna eta baliabide eskaintzen dizkigu gailu bakar baten barrenean. Ofizio bakoitzak bere gida orria duenez gero, gaurkoan musikari batek bere mugikorrean derrigor eraman behar dituen 5 aplikazio dakarzkigu. Adi!

Musikariarentzako 5 ezinbesteko APP

1- Afinatzailea: CLEARTUNE

Musikariarentzako 5 ezinbesteko APPCleartune jarri dugu guk, erabiltzen erraza baita, eta Android zein Apple sistema eragileetarako gaitua baitago. Musikari orok behar du afinatzaile bat entseguetan, abesti eta abesti artean erabiltzeko. Tira, afinatzaile tradizionala baldin baduzu ere, askotan ez dakizu noiz beharko duzun halako tramankulu bat.

2- Partiturak: UNREALBOOK edo ULTIMATE GUITAR TABS & CHORDS

Musikari orok eraman behar luke altzoan bere partitura koadernoa. Horretarako bikainak dira UNREALBOOK (Apple) edo ULTIMATE GUITAR TABS & CHORDS (Android). Partiturako gordetzeko, zein besteren partiturak deskargatzeko balio dute biek. Must bat, sindudarik gabe.

3- Banda birtuala: IREALPRO

Nazkatuta zaude bakarrik entsegatzeaz? Tira, bada aplikazio bat zure banda ordezka dezakeena: IREALPRO. Nahieran konfiguratu eta zuk nahi edo behar duzun banda ideala sortu dezakezu, gainetik entsegatzeko. Ttak!

4- Estudioa: GARAGEBAND

Musikariarentzako 5 ezinbesteko APPOrain estudioa poltsikoan eraman dezakezu, mugikorrean edo tabletean. Ideia bat sortzen duzunean, abesti berri bat, riff berri bat… rec botoiari sakatu eta estudio batek dituen tresna guztiekin grabatu dezakegu Garageband delako aplikazioan. Ideia sortzean hobe duzu harrapatu eta ihes egiten ez utzi.

5- Besterena entzuteko: BADOK, SPOTIFY, SHAZAAM

Asko dira merkatuan dauden streaming plataformak, baina, ziurrenik onenetarikoa Spotify da. Bertan harpidetu (ala ez) eta mundu guztiko musika bandak entzun ditzakezu. Shazaam berriz, tresna bikaina da, tabernan, kafetegian edo beste edozein lekutan entzun duzun abesti hori norena den jakiteko. Sakatu botoia eta segundu gutxitan Shazaamek esango dizu zein abesti entzuten ari zaren. Askotan besteei entzutea da ideia iturririk emankorrena.

Badok, Berriak sortutako musika plataforma ere ezinbestekoa da euskal musikarientzat, bertan argitaratzen baitira euskal eskena musikaleko azken berritasunak.

Musikariarentzako 5 ezinbesteko APP   Musikariarentzako 5 ezinbesteko APP  Musikariarentzako 5 ezinbesteko APP