Mundua dantzan jarri eta abusu sexualengatik atxilotua, nor da Julian Assange?

Orain baino lehen, Wikileakseko edizio buru-lanetan hasi aurretik, telekomunikazio enpresen segurtasun neurrien zuloetan barrena sartzeagatik atxilotu zuten Assange 1995ean, delitu informatikoengatik 24 kargu leporatzen zizkiotelarik bere burua erruduntzat jo baitzuen.

Jarrera onagatik aske gelditu zen, eta Software libreko programatzaile moduan egin zuen lan. 1997an kriptografia kontzeptu bat sortu zuen GNU/Linuxentzat programa pakete batean, eta horren helburua, “giza eskubideen alde lanean zebiltzanentzat informazio arriskutsua zaintzeko tresna bat eskaintzea zen”.

Autodidakta izan da, eta Melbournen fisika eta matematika ikasteaz gain, filosofia eta neurozientzietako ikasketak ere burutu ditu. 1999an Leaks.org gunea erregistratu zuen, baina WikiLeaks ez zuten sortu 7 urte beranduago arte. Aholkulari moduan hasi zen WikiLeaksentzat lanean, eta geroago edizio-buru eta zuzendari izan da.

Gaur arte, Amnistia Internationalen eta kazetaritza sari ugari jaso ditu Assangek. Baina, era berean, mehatxu ugari ere bai. AEBetatik iritsi zaizkio mehatxu gehien. WikiLeaksek Afghanistan War log eta Iraq War Logs argitaratu zituenetik Pentagonoak Assangeren kontrako bidea hartu du. Alderdi Errepublikanok Sarah Pallinek Obamari eskatu zion Al Qaedako buruak atxilotzea bezain urgentziazkoa zela Assange atxilotzea. “Ehunka heriotz mehatxu ditugu”, esan izan du azken egunetan eman dituen elkarrizketetan, “ohituak geunden talibanek mehatxatzea, baina AEBetako eliteak gure exekuzioa eskatu dut, eta nire seme-alabak eta abokatuak ere mehatxatu ditu, eta horrek bai, benetan izutzen nau”.

Bitarte horretan guztian, gazte-gaztetatik, han eta hemen, lagunen etxeetan bizi izan da Assange, AEBetan, Siberian, Kenian, Islandian, Suedian, Vietnamen… 2010eko maiatzean australiar pasaportea kendu zioten eta Suedian erresidentzia baimena eskatu zuen.

Biolazioaz eta gehiegikeria sexualez akusatua, 2010eko azaroan Suediako Fiskaltzak atxilotze agindua eman zuen hainbat urteren ondoren kasua berriro ireki ostean. Julian Assangek beti ukatu izan ditu leporatzen zaizkion deituak. Baina atzo Londresko poliziaren esku jarri zuen bere burua, eta atxilotu egin zuten.

Julian Assange

Irudia | Julian Assange | z | LGPL

2 pentsamendu “Mundua dantzan jarri eta abusu sexualengatik atxilotua, nor da Julian Assange?”-ri buruz