Mugitzen den argazkia bideoa da?


Beach
Zuri eta beltzaren arteko grisetan kokatzen da asmakizun hau. Ez da argazkia, ezta bideoa ere. Cinemagraph da teknikaren izena, eta Instagram gainditu dezake.

iOS sistema eragileetan Flixel aplikazio doakoa da Cinemagraph hoberena. Irudiak oso erraz sortzen dira (telefonoa geldirik izatea ezinbesteko) eta Flixel sare sozialean elkarbanatzen dira. Android-en Fotodanz da sagarraren aplikazioaren antza gehien duena.

Behin eta berriz errepikatzen den mugimendu partziala duen irudi estatikoa sortzen dute. Adibideekin ulertuko duzu ondo. Emaitza GIF animatu bat da, pisu gutxikoa eta benetan efektu harrigarria sortzen duena. Argazkia baino hobea eta bideoa baino arinagoa (Flixelen Tumblr).

meet-me-at-the-barcinemagraphs-jamie-beck-kevin-burg-2

1always-time-for-the-paper

Flixelen sortzaileek bizkortasuna aurkitu nahi zutelako aukeratu zuten Cinemagraph teknika sakeleratzea. “Aplikazioa edonork erabiltzeko modukoa da, sinplea eta erabilerraza. Arte modu berri honetan murgildu nahi duenari edizio aukera zabala eskaintzen diogu. Lehen ordu asko eskatzen zituen teknika orain minutu gutxian egiteko ahalmena dugu”.

Flixel konpainiak berak ateratako bi bideo hauekin ohartuko zara teknikaren indarraz. Harri eta zur utziko zaitu.


 

 

2 pentsamendu “Mugitzen den argazkia bideoa da?”-ri buruz

  • Oso ederrak irudiak! Ez twiterreko ikono bizidun gogaikarri horien modukoak. Mugitzen den argazkia bideoa ote? Hausnarketa egin liteke, baina segituan kontrako kasua etorri zait burura: Mugitzen ez diren pelikulak argazkiak ote dira? Angelopoulus, Oliveira…, kasu.

  • ze guapoaaaa!! Irudi hauen klabea denbora da. Zati batean denbora loop baten sartuta dago baina bestean geldi. Pena ipHone garesti bat ez izatea jajajajjajaj ez duzue zozketa bat egingo? jajaja