Mugikorreko bateriaren bizitza luzatzeko trikimailuak

Mugikorreko bateriaren bizitza luzatzeko trikimailuak –

Zure mugikorra hartu, sare sozialei begirada bat bota eta mezuren bat bidaltzera zoaz eta…ttak! Bateria agortzear dagoela konturatu zara. Ziurrenik horrelako egoeraren bat bizi izan duzu noizbait. Gure telefono adimentsuak edozertarako erabiltzen ditugunez, ohikoa da bateriak 24 ordu baino gehiago ezin egotea berriro kargatzen jarri barik. Baina egon badaude trikimailuak bateriaren bizitza luzeagoa izan dadin.

Azken bolada honetan, teknikariek bateria gehiago luzatzeko trikimailu batzuk daudela jakinarazi digute. Esaterako, %40 eta %80 artean mantentzen ahalegintzea, 10º eta 30º-eko tenperaturen artean mantentzea, pantailaren distira jaistea eta abar.

Trikimailu hauekin bateria hain azkar ez agortzea lor genezake, baina egia esanda, mugikor normal batek bi urte irauten baditu, nahiz eta trikimailu hauek erabili, mugikorrak beste bi edo hiru urte gehiago irautea ia ezinezkoa da. Izan ere, gaur egun mugikorrei bizitzeko epe bat jartzen diete. Hau da, mugikorrak denbora tarte jakin bat erabil dezagun programatuta daude, eta tarte hori pasa eta gero, mugikorrak arazoak ematen hasten denez, beste bat erosi behar izaten dugu.

Ohiko den arazo honen atzean dirua dago. Beti bezala, ekonomia bizitzaren zentroan dagokokatuta. Kasu honetan, enpresek egiten dituzten aurrerapenek ez dute bezeroen nahiak betetzeko helburua. Hori garrantzitsua da, noski, baina bigarren plano batean kokatzen dute. Enpresen helburu nagusia, aldiz, ahalik eta mozkin gehiago ateratzea da. Beraz, zertarako egin hainbat urte irauten duen mugikor bat, enpresei inolako onura emango ez badie?

Bestealde, nerabeok mugikorrarekiko dugun menpekotasunari helduz, kaltetuta gehien ateratzen garenetakoak gara. Hainbeste menpekotasun dugu, non bateria agortzen denean, bizitza amaitzen ari balitz bezala hartzen baitugu. Aipatzekoa, bai denbora pasatzeko, bai klaseko lana egiteko erabiltzen dugula, eta ondorioz, portzentaia azkarrago jaisten zaigula. Hori dela eta, kontuan izan behar dugu bateriaren parte bat ez dugula alferrik gastatzen.

Bateria eramangarriari dagokionez, ikaragarriko aurrerapena izan du. Honi esker abantaila ugari izan ditugu gure eguneroko bizitzan.  Alde batetik, segurtasun gehiago ekarri dute. Izan ere, kalera irteterakoan, bateria amaitzear badago, mugikorra kargatu eta ingurukoekin harremanetan jarraitzeko aukera dugu. Beste aldetik, korronte-entxufeak alde batera utz ditzakegu, izenak dioen bezala eramangarria baita.

Azkenik, dauden mitoekin kontuz ibili behar dugu, kalte egin baitezake. Ez bazara gai batez ongi baliatzen, iturri zuzenei buruz informatu behar dugu, eta ez fidatu entzuten ditugun lehen gauzez. Adibidez, gehien entzuten den mitoetako bat mugikorra behar baino denbora gehiago kargatzea izaten da. Egia da lehen kalte egiten ziola denbora gehiago kargatzea, baina gaur egun smarthpoiak gailu adimendunak dira eta ez die eragiten. Horregatik, sarriago informatu behar dugu geure burua.

 

Mugikorreko bateriaren bizitza luzatzeko trikimailuak

2 pentsamendu “Mugikorreko bateriaren bizitza luzatzeko trikimailuak”-ri buruz