Mugikorrekin egindako argazki onenak

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Mugikorrek kamera izateak eragin handia izan du argazkigintzaren munduan. Geroz eta argazki gehiago ateratzen dira, whatsapp-etik atzera eta aurrera elkarbanatu, selfiea bezalako fenomenoak azaldu dira, eta tamalez, jada ezin duzu kalean apur batez tontoarena egin norbaitek grabatu eta Euskal Herri osoan zabaldu gabe.

Selfie eta huskeriez aparte, mugikorrarekin ateratako argazki batzuk geldirik utzi gaitzakete; horrelako lanak aurkezten dira Mobile Photo Awards lehiaketara2011an abiatu zen ekimen hau mobilarekin zein tabletarekin horrelako irudiak lortzeko gai diren pertsonak saritzeko.

Txapelketak 18 kategoria dauzka, eta Giles Clark britainiarrak irabazi du sari nagusia. Lehiaketa honek agerian uzten du mugikorrekin ez direla zertan bigarren mailako argazkiak egin, jada askoren lan tresna nagusia bilakatzen ari baita. Sarean topatu ditut, esaterako, profil ezberdineko bi argazkilari: Luis Rodriguez, batetik, eta Michael Christopher Brown bestetik (Magnum agentzia entzutetsuarentzat egiten du lan).

Mobilarekin egiten diren argazkiak “argazki” edo lan profesional baten emaitza kontsideratu daitezkeen luze eta zabal eztabaidatu zen (eta eztabidatzen da,agian) sektoreko jendearen artean. Ni ez naiz argazkigintzatik bizi eta ondorioz neronek kendu nahi diot pisua nire iritziari: jarraian dauden argazkiak ikusita uste dut ezin dela ukatu mugikorrarekin egindako argazki batzuk profesionalak izan daitezkeela. Mobilarekin egindako argazkiak eta narraskeriak ez dute zertan sinonimoak izan, inondik inora.

Hemen dituzue kategoria nagusietako argazki irabazleak.

Sari nagusia: Giles Clarke

Arkitektura eta Diseinua: Jennifer Tomas, “The Hive (London)”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Zuri-beltzean: Jose-Luis Saez, “Look Down Angel”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Arte eder digitalak: Christine O’Brien, “Good morning into the night”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Paisaia: Mariko Klug, “Castaway”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Makro eta Detailea: Geoff Cunningham, “Leaf Creeper”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Natura: Margarita Iskandarova, “Born to be wild”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Jendea: Glenn Homann, “Flutter”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Fotokazetaritza: Giles Clarke, “Peshmerga soldier”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Erretratuak: Zarni Myo Win, “Novice is thinking something”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Siluetak: Richard Chambury, “Winston & Ben”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Autoerretratua: Helen Breznik, “Fausta”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Kale argazkilaritza: Suzanne Engelberg, “Hanstand”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Still Life: Pierre Hauser, “Sole Music”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Iluntasuna: Michel Juvet, “London after Brexit”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Garraioa: Katrina Stewart, “VW Life”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Bidaia eta abentura: Zarni Myo Win, “Fishing for living”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

VisualFX: Deborah McMillion, “Gravity formulation”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Ura, elurra, izotza: Sam Burton, “Climbing the waterfall”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Photo Essay: Velar Grant, “Forgotten children of Idomeni”

Mugikorrekin egindako argazki onenak

Mugikorrekin egindako argazki onenak