Mugikaria, albiste aplikazioa euskaraz

Albisteak euskaraz ematen dituen albiste aplikazio bat da Mugikaria, Android eta iOS bertsioetan dago eskuragarri, eta CodeSyntax-ek otsailean jarri zuen martxan. Orain, aldiz, berritu egin da Etzi.pm eta Gananzia agerkarien kolaborazioekin, eta berezko edukiak ere argitaratzen hasi da (orain artekoa albiste selekzio laburtua baitzen).

Mugikariak eguneroko bi ediziotan euskaraz sarean sortzen diren albisteez informatuko zaitu. Sinple eta zuzena da tresna: goizeko 9etan eta arratsaldeko 18.00etan osatuko ditu bere edizioak, eta abisua bidaliko dizu mugikorrera ordu horietan aplikazio instalatua baduzu.

Sarreran albiste nabarmendu bat dago edizio bakoitzean, eta gainerakoak, hiru eta dozena bat albiste artean izan daitezke hautatuak.

Horietarik batzuk, sarean komentaturiko albiste aipagarriak dira: testu-laburpen txiki batekin datoz, eta Umap euskarazko txio biltzailearen bidezko txio aukeratu batzuk gehitzen zaizkio. Eguneroko edizioen osagai nagusia dira albiste horiek. Azken errikuntzarekin, ordea, beste bi eratako edukiak ere badira:

  • Saretik atalean, Interneteko euskal esparruan agertutako artikulu eta eduki libreak egongo dira, aitortza eta esteka zuzenarekin, jakina.
  • Eduki Esklusiboetan, berriz, Sustatu, Etzi.pm eta Gananzia agerkari digitalen bidez landutako edukiak egongo dira.

Bai Etzi eta bai Gananzia, bazkidetza/harpidetza modelo batekin ausartu diren euskal blogak dira. Gananzia gaztelaniaz ekoizten du Alianzo enpresak eta Jose Antonio del Moral Interneteko adituak editatzen du. Mugikariarako aukeratuko diren artikuluak euskaratuak egongo dira, noski. Etzi.pm Talaios kooperatibak kudeatzen du, eta Aiert Goenagak (Durangoko Azokako zuzendari izana) koordinatzen du.

Mugikaria, albiste aplikazioa euskaraz

Eduki Esklusiboak diogunean, ez dugu esan nahi Mugikarian itxita geratuko direnik. Etzi eta Gananziakoak sarean daude, izatez, agerkari horien harpidunentzat. Sustaturekin lotutakoak, une honetan ez badaude, laster egongo dira, eta Etzik ere irekian jarriko ditu hainbat, lehenbizi harpidedunentzat eta Mugikariarentzat bistan egon ondoren.

Era berean, artikulu hauen amaieran aukera bat du erabiltzaileak aplikazioan, testua zuzenean jasotzekoa:

Mugikaria, albiste aplikazioa euskaraz

Aplikazioan zaudenean, sakatu jaso testua botoi horretan, eta zure postontzira joango da artikuluaren edukia. Eta berrerabili ahal izango duzu, gainera, nahi baduzu. (Funtzio hau ondo dabil Android bertsioan, iOS-en arazoekin gabiltza, barkatu). Aplikazioaren menuko Zer da Mugikaria orrian zehaztu dugun bezala, Creative Commons Aitortu Partekatu (cc-by-sa) lizentziarekin esleitzen dugu eduki hori.

Mugikaria instalatzeko:

mugikaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude